Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko otsailaren 14an, astelehena

Albistegi gaztea 88. zk.

Nabarmenduak

Green Deal

Vitoria-Gasteiz Green Deal Youth Challenge

Ideia berritzaile bat duzu eta laguntza behar duzu aurrera eramateko? Parte hartu startupak bizkortzeko deialdian eta zure ideia garatzeko doako prestakuntza eta finantzaketa lortu ahal izango dituzu.

My Dear Ones

Ikrame gaztearen "My Dear Ones…Underground" liburuaren aurkezpena, ingelesez

Gazte Informazio Bulegoan, otsailaren 18an, 18: 00etan. Sarrera doakoa, edukiera mugatuarekin. Plazaren erreserba, izena eta telefono zenbakia bidaliz hurrengo helbidera: infogaztea@vitoria-gasteiz.org.

Erakusketak

Natalyren erakusketa

Nataly Arciniegaren pintura erakusketa "Sueños dibujados"

Gazte Informaziorako Bulegoan apirilaren 7ra arte.

BIBAT

Erakusketak BIBAT Museoan

Euskal Herriko arkeologiaren historiari buruzko "Erraldoien Bizkar Gainean" erakusketa, eta Japoniako "Kumano Kodo" bideari buruzko argazki erakusketa.

Hezkuntza eta prestakuntza

Arbolen kudeaketa ikastaroa Arkaute

"Zuhaitz eta palmondo apaingarrien kudeaketa eta mantentzea" ikastaroa Arkaute Nekazaritza Institutuan

Lanbidek diruz lagundutako ikastaroa, langabezian dauden pertsonentzat, ERTEn edo EREn. 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria. Otsailaren 25etik ekainaren 17ra, 8:15etik 14:45era.

TAE

TAE. Ikastaro trinkoa "Profesionalizazio-teknikak"

15 urtetatik aurrera. Antzezle moduan nolabaiteko eskarmentua daukaten lagunei zuzendua (profesionalak, amateurrak, antzezpen-ikasleak...). Helburuak: Irudi profesionala hobetzea eta casting baterako tresnak ezagutzea.

null

Gurutze Gorriaren ikastaroa: "Laguntza psikologikoa eta soziala krisi-egoeretan"

Lanbidek diruz lagundutako ikastaroa, langabezian dauden pertsonentzat. Otsailaren 22tik martxoaren 15era, astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 14: 00etara.

Aisialdia

Xtraclub

Xtraclub: 2022ko udaberria eta uda

12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako asia-jardueretan izena emateko epea zabalita: Otsailaren 22tik aurrera (8:30ean), lekuak bete arte.( Leire García San Martin-en argazkia).

Gauekoak

GAUEKOAK. Otsaileko eta martxoko programazio berria

Emakume gazte talde batek sortutako ikuskizuna, dantza eta emozioak batzen disuena; diseinu grafikoaren tailer bat, eta dantza afrikarren beste tailer bat. Animatu eta eman izena!

BTT

18-30 urterako BTT AURRERATUA Izkiko parkean

Bizikleta gaineko teknika aurreratuak, oztopoak saihesteko maniobrak, pisuak lekualdatzea, jaitsieretan gidatzea eta BTT mantentzea. Autobuseko garraioa barne. Parte-hartzaile bakoitzak mendiko bizikleta eraman beharko du.

Eta gainera...

Bisexualitatea eta lesbianismoa

Normalena heterosexuala izatea da?

Pentsatu al duzue inoiz zergatik den "normala" –normatiboa– heterosexuala eta monosexuala izatea eta harreman monogamoak izatea? Fanzine hauek bisexualitateari eta lesbianismoari buruzkoak dira.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetza edo baja

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org