Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
banner
Gaztelerazko buletinara sarbidea

2014ko uztailaren 3an, osteguna

Herritarren parte-hartzeari buruzko buletin digitala, 3.zk.

Gailenak

Plana

Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak ardura hartzen du Herritarrek Parte-hartzeko Gasteizko Planaren lehenengo zirriborroa egiteko

Honekin lortu nahi da hobetzea gardentasuna, inplikatutako eragile guztien erantzunkidetasuna eta herritarren parte hartzearen kalitatea, parte hartzean egindako esku-hartzea planifikatuta.

Parte-hartze prozesuak

Asteburu Sortzaile Gaztea

Asteburu Sortzaile Gaztea #ASG14 Gazteen sormena plazan

Gazte talde batek asteburu bat diseinatu eta prestatuko du, gazteen sormena elkarrekin lantzeko eta Gasteizko herritar guztiei erakusteko. Anima zaitez!

Zure auzoa hobetuz

Aurrerapausoak "Zure auzoa hobetuz" programako lanetan

Jarraipen Batzordea pasa den ekainaren 19an bildu zen eta Lurralde Kontseiluek agintaldi honetarako adostutako lan guztiei buruzko informazio zuzena jaso zuten.

Udaltzaingoa

Udaltzaingoaren parte-hartzeko prozesua bukatu da

2014ko maiatzaren 21ean,"Itzulketaren eta ebaluazioaren" saioa eginda, bukatutzat eman daiteke parte hartze prozesua.

Gazte topa

Gazte Topa: gazteen prozesu bat, gazteria politiketan

Gazteria politikei buruzko hausnarketa prozesu bat egiteaz gain, urrirako aste gazte bat prestatuko dute. Oraindik baduzu aukera taldean parte hartzeko.

Laburrean

Bestelakoak

Parte hartu!

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org