Urtarrilaren 31n, ezagutu erakunde publikoen eta diru- laguntzak eta laguntza publikoak jasotzen dituzten elkarteen eta fundazioen betebeharrak. Izena eman ezazu hemen edo 010 telefonora deituz eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Otzailaren 15ean, zenbait hiritako ordezkariek herritarren partaidetzaren alorrean izan dituzten esperientziak eta udalerrian lortzen ari diren ondorioak hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko digute:
- Jun (Twitter, partaidetzarako eta gardentasunerako tresna gisa)
- Bartzelona (Auzoa, partaidetzaren ardatz)
- A Coruña (Herritarren Laborategiak)
- Gasteiz (Mugikortasun Iraunkorren aldeko Herritarren Foroa)
Eta honetaz gain "Teoriatik praktikara. Berrikuntza publikorako ikuspegi
esperimentala aplikatzen".
Helburua: Bilera modu eraginkorrean garatzen dela bermatzea, pertsonen parte-hartzea eta horien konpromisoa eta erantzukizuna sustatzen duten tresnak eta gaitasunak erabiliz.
Datak: urtarrilak 9, 16, 23 eta 30.
Parte hartu zure auzogunean eta lagundu auzoa hobetzen auzokideekin batera, edo hurbildu elkarguneetara eta lagundo hiria hobetzen interesa duzun horretan.
Urtarrilaren 16tik aurrera Salburuako auzotarrek Auzogune propioa izango dute. Bertan, auzoa hobetzeko eztabaidak eduki ahal izango dituzte Udalaren pertsonal teknikoarekin eta talde politikoekin batera. Mugikortasun iraunkorraren aldeko herritarren foroarekin batera egingo da lehenengo saioa.
Pasaden abenduan herritarren partaidetzako espazio berezi bat jarri genuen martxan. Haur eta Nerabeen Elkargunea hiriko gazteenek beren ikuspegia eman dezaten pentsatuta dago. Aktiba(tu) programan parte hartzen duten ikasleez gain, edozein mutilek edo neskak har dezake parte.
16 proiektu hautatu dira "Mejorando Vitoria Gasteiz Hobetuz" programaren barne. Guztira Udalak 3 milioi euroko inbertsioa egingo du 2018 eta 2019 urteetan zehar.