Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
banner
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko urriaren 20an, ostirala

Herritarren Partaidetzari buruzko buletin digitala,16zk: HEI Herritartasunerako Eskola Irekia

Berriak

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia

HEI jardueretan izena emateko epea zabalik dago jadanik!

Aurten urriaren 20an, ostirala, ekintza ezberdinetan izena emateko epea irekiko dugu. Edukiera mugatua dagoenez, eman izena lehen baino lehen.

2017-2018 ikasturtea irekitzea

Elsa Punset

Elsa Punset, ohorezko hizlaria HEI inaugurazio-hitzaldian urriaren 26an Europa Biltzar Jauregian, jaso ezazu zure gonbidapena urriaren 20tik aurrera gizarte-etxeetan!

"Bizitzarako iraultza txikiak hitzaldi honetan", Elsa Punsetek lagunduko egingo digu garun moldagarri eta sortzaile baten gakoak argitzen, eta garun hori gihar bat balitz bezala entrenatzen, gainerakoekin bizi eta elkarlanean aritzeko.

Hitzaldiak

Iñigo Sáenz de Urturi, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Ahozko Komunikazio eta Eszena adierazpeneko irakaslea

Komunikazioaren magia hitzaldia, Iñigo Sáenz de Urturiren eskutik (Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Ahozko Komunikazio eta Eszena adierazpeneko irakaslea)

Iñigo Sáenz de Urturi irakasleak gure komunikatzeko gaitasunak eta gizarte harremanak hobetzen lagunduko diguten gakoak eta erantzunak emango dizkigu. Azaroaren 16an Goiuri Jauregian izango da.

Ezagutu zure Udala

Zabalgana Gizarte-etxea

Bisita Zabalgana Gizarte-Etxera abenduaren 14an eta 15ean

Zabalgana Udal Sarera gehitu den azken etxea da. Gizarte-etxeak zer diren ikasiko duzu, eta herritarren topagunerako eta partaidetzarako gizarte-, kultura- eta kirol-zerbitzuak eta ekipamenduak ezagutuko dituzu.

Udaletxea

Bisita familiarra Udaletxera abenduaren 27an

Barnetik ezagutuko duzu Udalaren antolakuntza eta administrazioaren antolakuntza, eta herritarrek parte hartzeko bideei eta arloei, eta horiek Udalaren kudeaketan eta erabakietan duten eraginari buruz ikasiko duzu.

Elkarteentzako hitzaldialk eta lantegiak

Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako zuzendariaren hitzaldia: Hirugarren sektore sozialaren egoera Euskadin

Azaroaren 28an ezagutu hirugarren sektoreko erakundeak indartzera eta sustatzera bideratutako neurriak. Hitzaldi hau ziklo baten barruan dago, jakinarazteko nola eragiten duten lege honek eta bestelako legeek elkarteen egunerokotasunean.

SECOT

Zure elkartearen kudeaketa-plana: Etorkizunera begira, lau prestakuntza- lantegi ARABA SECOTek emanak

Kudeaketa egokia aplikatzea du helburu, horien gaur egungo egoera identifikatuz eta etorkizunerako lan-plan bat garatuz. Baldintza: Moduluak barne hartzen dituen lau saioetan hartu behar da parte: azaroak 8, azaroak 22, abenduak 13 eta urtarrilak 10.

Beste informazio batzuk

Gizarte sareak

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org