Izena emateko edo eguneratzeko dosierren tramitaziorako izena eman duten erakundeek bidalitako agiriak titularrei itzuliko zaizkie, hala eskatzen badute 2017ko ekainaren 30a baino lehen. Egun horretatik aurrera, itzuli ez den dokumentazioa suntsitu egingo da.
Lehenengo herri-kontsulta egingo da Gasteizen azaroaren 26an. Ba al dakizu zure galdera haietako bat izan daitekeela? www.vitoria-gasteiz.org/partehartzea web orrian informa zaitezke, herri kontsulta egiteko moduaz eta baita Gasteizen egiten diren parte hartzeko prozesuez ere.