 | 2023ko apirilaren 26an, asteazkena | Kirol albistegi digitala - 2023ko maiatza |  | Nabarmentzekoak |  |  |  |  |  | Gasteizen hasiko da 2023ko Itzulia Women lasterketaren bigarren etapa Zatoz txirrindulariak animatzera, maiatzaren 13an!
Maiatzaren 13tik 15era izango den Itzulia Women lasterketaren bigarren etapa etapa Gasteiztik abiatuko da-
Ez galdu aukera lasterketa hurbiletik ikusteko.
|  |  |  | Mendizorrotzeko eta Gamarrako udako igerilekuak laster irekiko dira! Abian dira Mendizorrotza eta Gamarra egokitzeko lanak. Uda freskagarri eta dibertigarria gozatzeko aukera izango duzue.
Maiatzaren 4tik aurrera informazio osoa izango duzue, udalaren web-orrian.
|  |  |  | Gasteizko Udalak lagundu egingo du maiatzaren 14an den Martin Fiz XX. Maratoia antolatzen Maiatzaren 14an, goizean, gure kaleetara itzuliko da atletismoaren distantzia luzeko proba nagusia. Gozatu running festaz! |  |  |  | +55 irteerak natur inguruetan Udaberrian Arabako txoko paregabeak ezagutu ahal dituzu, mendi ibilaldi gidatu hauen bidez. Garraioa barne dago. Asteartero eta ostegunero, maiatzaren 16tik ekainaren 15era. |  |  |  | Hemen da "Kirol bidean" kanpaina, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua Jarduera ugari dituzu zain: arroilak, espeleologia, ferrata bideak, zaldi-erronka, itsas kayak. Zuk bakarrik ezagutzeko eta praktikatzeko, edo lagunekin batera.
Adi egon, maiatzaren 2an informazio gehiago argitaratuko baitugu.
|  |  |  | Jarduera nautikoak haur eta gazteentzat Uztailean, abuztuan eta irailean, eguraldi onarekin batera, ur-kirolak praktikatzeko garaia hasiko da: piraguismoa, paddle surf, TDV-Windsurf eta bela. Aukera galduko duzu? Maiatzaren 2tik aurrera informazio gehiago argitaratuko dugu.
Ez ahaztu! Parte hartzeko gutxieneko adina kontsultatu behar duzu.
|  |  |  | Kalistenia probatu nahi duzu? Maiatzaren 25ean, Salburuan erakutsiko dizugu, zure gorputzaren pisua nola landu, emaitza bikainak lortzeko. Zuk gorputza jarri, guk erakutsiko dizugu nola landu modurik onenean, sasoian egoteko eta indar eta erresistentzia handiagoa lortzeko. Zatoz kalistenia zer den ezagutzera! |  |  |  | Hegoalde Gizarte Etxea galaz jantziko da bere 25 urte eta Udaberriko Jaia ospatzeko Hegoalde GE zilarrezko ezteiak ospatuko ditu eta ikusgarria izango da: maiatzaren 15etik 19ra, ate irekiak kirolguneetan, musika emanaldiak, argazki erakusketa eta abar.
Gainera, bere Udaberriko jaia ospatuko du maiatzaren 20an: kirol jarduerak, dantza eta musika erakustaldiak; txosna eta postu solidarioak eta askoz gehiago egiteko aukera izango duzu.
|  |
| Agenda |  |  |  | | Informazio gehiago |  |  |  | |  |
|  |
|