Urriaren 21ean, 2020. urteari zegokion udal-instalazioen kuotaren % 25a itzuli zen, instalazioak 2020ko martxoaren 10etik uztailera bitartean itxita egon zirelako.
Tokiak mugatuak direnez, eta igeri egiteko ordu bat izateko, estalitako igerilekuetara joateko erreserba egiterakoan arduraz jokatzeko eskatzen diegu erabiltzaile guztiei.