Uztailaren 1etik uztailaren 28ra bitartean, inoizkako jarduerak egingo dira hainbat ordutegi eta espaziotan. Adin guztietarako kirol jarduerak, doakoak eta ez da izena eman behar. Informa zaitez.
Kirol bidean kanpainaren bitartez hainbat kirol jarduera proba dezakezu maiatzetik irailera bitarteko asteburuetan. 12 eta 30 urte bitartekoa bazara, aprobetxa ezazu aukera!
Probintziako eta inguruneko natur guneetara hurbiltzeko aukera izango duzu, goizeko ibilaldietan. Ibilaldiak egingo dira ekainaren 27ra arte eta irailaren 10etik urriaren 8ra bitartean. Izen-emateko epea irekita dago.