Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Udal instalazioen albistegia
Gaztelanieraz sarbidea

2015eko azaroaren 9an, astelehena

Udal Instalazioen Albiste digitala - 2015-2016 negua

Albisteak

Rocódromo Hegoalde

Jarduerak gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan

Jarduerak gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan dagoeneko jarduera batean ari bazara gogoan izan azaroaren 28tik abenduaren 13ra eman beharko duzula berriro izena bigarren hiruhilekorako.

Lekurik lortu ez baduzu eta jardueraren bat interesatzen bazaizu, abenduaren 16tik aurrera izando duzu aukera kirol jardueretan edo 17tik aurrera beste jardueretan geratzen den leku hutsetarako izena emateko

Igeriketa ikastaro pertsonalizatuak

Igeri egitea gustatzen bazaizu, udal igerilekuetara joan zaitezke astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:30era bitartean.Igeri-teknika hobetu ahal izango duzu doan, Hegoalde, Lakua, Salburua gizarte etxeeetan eta Abetxukuko kiroldegian eskaintzen diren igeriketa ikastaro personalizatuen bitartez.

Ba al zenekien...?

Dagoeneko 9. ariketa gela dauzkazu gure instalazioetan. Aretoan ordubetez aritzeko prezio: bazkideek, 0,40€. Bazkideek ez direnek instalazioak erabiltzeko prezio osagarria (1,90€) ordaindu beharko dute

Kirol bidean

Kirol bidean programak (udazkena-negua) Gasteizko negua beste era batez bizitzeko aukera ezinhobea ematen dizu. Izotzaz, elurraz, uraz…gozatu! Proba ezazu snowboarda, izotz gaineko kirolak, mendiko teknikak, ur azpiko hockeya… guztira 8 jarduera dira. 12 eta 30 urte bitartekoa bazara, eman izena 2015eko urriaren 12tik aurrera

Udalaren Liburutegi Sareak antolatzen duen programan ere, aurretik izena eman eta matrikula ordaindu behar den jardueretan, prezio murriztua izango duzu udal instalazioetako bazkidea bazara. Informa zaitez

Kultur ikastaroak

Oraindik hasi ez diren Kultur Ikastaroetan izena emateko epea zabalik duzu, eta horietan ere matrikula murriztua duzu abonatua bazara. Artearen, zinemaren, musikaren, historiaren eta ardo-dastaketaren inguruko gaiak, besteak beste

Gogora ezazu

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org