Zatoz Mendizorrotzera eta Gamarrara uda honetan, freskatu zaitez aire zabaleko igerilekuetan eta ezagutu zuretzat prestatu ditugun berrikuntzak (ez ahaztu txanoa derrigorrezkoa dela). Maiatzaren 22tik aurrera, zain izango zaitugu!
Kontsultatu ikastaroen eskaintza zabala eta aukeratu zure interesera, adinera eta jarduera motara gehien egokitzen dena (mantentze fisikoa, kirol-hastapena, jarduera nautikoak...). Jarduera hauek uztailan eta irailean egingo dira.
Piraguismoa, bela-hastapena, TDV-windsurf-a, haur-bela (optimist), Stand up paddle surf-a (SUP-a) bezalako jarduerez gozatu ahal izango duzu. Izen-emateak dagokion ikastaroaren hasiera-egunera arte.
Ekainaren 15era arte dago zabalik irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat denboraldi osorako kirol-guneak eskatzeko epea. Interesatzen bazaizu, ez utzi epea pasatzen!
Ekainaren 5ean eta 6an Vitoria-Gasteizek Karate Kyokushinen Munduko Txapelketa hartuko du, hiria arte martzialen panorama globalaren erdigunean kokatuta.