Vitoria-Gasteizko Udala

2026ko martxoaren 26an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2026ko apirila

Gaztelaniaz ikusi
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


3x3 saskibaloia Gasteizera dator

Beste plan baten bila zabiltza igandeetarako? Animatu 3x3 saskibaloiko kirol-hitzorduetara etortzera. 16 urte baino gehiago duten pertsonei zuzenduta daude, eta martxoaren 29an, maiatzaren 24an eta ekainaren 14an izango dira. Eta ez ahaztu entrenamendu funtzionaleko eta ibilketa nordikoko hitzorduak ere egongo direla.

Ospatu Jarduera Fisikoaren Eguna Gasteizen!

2026ko apirilaren 13tik 19ra, Udaleko Kirol Zerbitzuak gonbidatzen zaitu jarduera fisikoaren asteaz gozatzera ariketa geletara doan sartuz. Gainera, ordutegi espezifikoetan, monitoreak egongo dira, lagundu eta gidatuko zaituztenak zure entrenamenduari ahalik eta probetxurik handiena atera diezaiozun. Ez utzi aukera paregabe hau pasatzen! Zatoz, jarri sasoian eta gozatu.

gabonetako ordutegia
Aste Santuko ordutegi bereziak kirol instalazioetan

Apirilaren 2tik 6ra Udalaren kirol instalazio batzuek ohiko ordutegia aldatuko dute. Begiratu ordutegiak kirola egitera joan aurretik.

Udalaren kirol-jarduerak. Aste Santuko eta San Prudentzioko oporrak

Gogoratu apirilaren 2tik 12ra eta 27an ez dela ikastarorik emango Udaleko kirol-jardueren programazioaren barruan.

Emakumea zara eta ekainaren 6an Vi Half triatloian parte hartu nahi duzu? Bost dortsalen zozketan parte hartu nahi duzu?

Zozketan izena emateko epea martxoaren 27an hasiko da eta apirilaren 14an amaituko da. Azkar ibili! Ez gelditu Vi Half-erako dortsalik gabe! Gogoratu zozketa hau Udalaren kirol instalazioetan abonatuta dauden emakumeentzat bakarrik dela.

2025ko Martin Fiz Maratoia
2026ko maiatzaren 10ean Martin Fiz Maratoia izango da

Udalaren Kirol Zerbitzuak 14 dortsal zozkatzen ditu Martin Fiz Maratoirako. Zuk aukeratu distantzia. Udalaren kirol instalazioetako abonatuentzako zozketa.

Kirol campusetarako instalazioak eskatzea
Kirol campusetarako instalazioak eskatzea

Kirol erakunde bateko kide zara eta udako campusa antolatu nahi duzu? Informazio guztia estekan.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte-etxe eta kirol-instalazioetako abonatu izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org