Informa zaitez eta eman izena martxoan zehar gizarte-etxeetan egingo diren egun bakarreko kirol-jardueretan. Adin eta pertsona guztientzat daude. Aurkitu zuretzat egokiena dena.
Kirol hitzorduak arrakastaz doaz aurrera. Martxoaren 1ean Eraztun Berdea osatuko da bere hirugarren etapan. Gainera, hilaren 8an eta 15ean Power Walking-a eta kalisteniaren hastapenak praktikatzeko aukera izango duzu, hurrenez hurren.
KirolGune Judimendi auzoan eta Abetxuko auzoan martxan dagoen ekimena da, zure kontura edo lagunartean oinarrizko jarduera fisikoa egiteko kirol-espazio bat sortzeko helburua duena. Hurbil zaitez ezagutzera!
Emaiozu ongietorria udaberriari, Deportivo Alaveseko jokalariek sinatutako kamiseta, bufanda eta baloi ofiziala dituzten 5 loteren zozketan parte hartuz. Kirol-instalazioetan abonatuta eta buletinean harpidetuta dauden pertsonentzako zozketa.
Aurten ere, bosgarren aldiz, martxoaren 16tik 22ra, munduko parabadmintoneko kirolaririk onenak bilduko dira Aranalde kiroldegian. Martxoaren 10ean ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoa egingo da. Jokatzen ikusi ez badituzu, ez galdu aukera; ikuskizuna izugarria izango da!
Apirilaren 4an Araskik Casademont Zaragozaren aurka partidua jokatuko du eta denboraldia amaitu aurretik etxean jokatuko duen azken partiduetako bat izango da. Jaso ezazu zure sarrera Mendizorrotzeko kiroldegian.
2026ko martxoaren 26an, 19:00etatik 20:00etara, Martin Fiz maratoiko munduko txapeldunak hitzaldia emango du Iparralde gizarte-etxean, Martin Fiz maratoiaren testuinguruan. Sarrera librea lekua bete arte.