Nabarmentzekoak |
| |
| |
Kirol-buletin digitala: zer dio gogobetetze-inkestak? Ba al zenekien 20.856 pertsonak jasotzen dutela hilero Kirol Zerbitzuaren buletin digitala? Eskerrik asko guztioi zuen leialtasunagatik. Kalitatean hazten jarraitzea da gure helburua, eta gero eta jende gehiagori hurbiltzea jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako Udalaren albiste guztiak. | |
Kirol Bidean: oraindik plaza libreak geratzen dira 12 eta 30 urte bitartekoa bazara eta negu honetako asteburuetan zerbait desberdina egin nahi baduzu, Kirol Bidean programa zuretzat da. Plaza libreak geratzen dira izotz gaineko kiroletan, kirol-eskaladan eta orienteeringean. Apuntatu zaitez plazak agortu baino lehen! | |
Neguan, gozatu Udalaren izotz-pistaz Bakh-en kokatutako izotz-pistak ateak zabalik ditu, pertsona guztiak izotz gainean irristatuz dibertitzera joan daitezen. Izotzean lehen urratsak ematen lagunduko dizuten "taka-takak" ditu, eta gurpil-aulkian dauden pertsonek irristatuz gozatu ahal izateko plataforma bat. Gogoratu, abonatua baldin bazara, zure Herritarren Udal Txartela aurkezten baduzu, ez duzula sarrerarik ordainduko. | |
| |
Agenda |
| |
Informazio gehiago |
| |
Zure harpidetzaren kudeaketa |
| |