Gogobetetze inkesta bete dutenei esker, Kirol Zerbitzua herritarrengana hurbiltzen duen tresna hau hobetu ahal izango dugu. Gainera, Deportivo Alaveseko denboraldi erdiko abonuen zozketan parte hartu dutenek sarituak izan diren jakin dezakete dagoeneko.
Gasteizko Udalak 2026eko urtarrilaren 16an kobratuko du Udalaren kirol instalazioen ordainagiria. Abonuak hirian dauden 43 udal instalazioetan banatutako 250 kirol espazioetarako sarbidea errazten du, baita eskaintzen diren udal ikastaro eta jardueretarako sarbide merkeagoa ere.
Judimendi eta Abetxuku auzoetan egiten den ekimena da KirolGune, zeure kabuz edo lagunartean oinarrizko jarduera fisikoa egiteko kirol gune bat sortzeko helburuarekin.
Urtarrilaren 6ra arte, Gabonetako txirristaz eta izotz pistaz gozatzen jarraitu ahal izango duzu Florida Parkean. Goza ezazu eta ez utzi konta diezazuten!
Urtarrilean, otsailean eta martxoan Eraztun Berdea hiru etapatan osatu ahal izango duzu; hilean behin, igande batean, hitzordu bat antolatuko da, eta bertan ibilbidearen zati bat egingo da. Osatu Eraztun Berde osoa hiru hitzorduetara joanda! Horrez gain, power walking-eko eta kalisteniaren hastapenetako kirol hitzorduak ere egongo dira.
Kirol Zerbitzua osatzen dugun guztiok nahi dugu 2026a osasunez, kirolez eta mugimenduz betea izatea. Horretarako, zure beharretara egokitzen diren zerbitzu eta kirol jarduera onenak eskaintzen jarraituko dugu.