Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko azaroaren 27an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2025eko abendua

Gaztelaniaz ikusi
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


inkesta
Badaukazu momentutxo bat kirol buletin digitalari buruzko inkesta bat erantzuteko? Zure ekarpenak saria izan dezake!

Jakin nahi dugu zein den zure gogobetetze-maila esku artean duzun buletin digitalarekin. Zure iritziak hobetzen eta esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu. Gainera, inkestan parte hartzeagatik Deportivo Alaveseko partidetarako denboraldi erdiko abonua eraman dezakezu.

Kirola eta elkartasuna "kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago" kanpainarekin

Gasteizko gizarte-etxeen eta kirol-instalazioen sareak Gabonetako programazioa jarri du abian, eta konpromiso soziala eta herritarren elkartasuna izango ditu ezaugarri. Gabonetako oporretan, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, hainbat kirol-jarduera egingo dira "Kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago" (K1+ 1K-) lelopean.Eman izena azaroaren 28tik aurrera!

PADEL
Urtea padelean jokatzen bukatzeko aukera!

Kirol Zerbitzuak padelaren kirol-modalitatea ezagutzeko beste aukera bat proposatzen du, saio teoriko-praktiko batzuen bidez. Izen-emateak abenduaren 11tik aurrera. Ikastaroak 2 kategoriatan programatu dira, bat emakumeentzat bakarrik eta beste bat familian parte hartzeko aukera ematen duena.

Egun bakarreko kirol-jarduerak abenduan zehar Iparralde eta Salburua gizarte-etxeetan

Informa zaitez, eta izena eman abenduan zehar Iparralde eta Salburua gizarte-etxeetan egingo diren egun bakarreko jardueretan. 70 urtetik gorakoei "Mugitu zure artikulazioak" jarduerarekin, emakumeei eta familiei bereziki zuzendutako ikastaroak.

2025eko Gabonak
Gabonetako txirrista eta izotz-pista: hiriaren erdigunean patinatzeko esperientzia

Abenduaren 12an Gabonetako txirristak eta izotz-pistak ateak irekiko dituzte berriro. Gozatu instalazio hauetaz Vitoria-Gasteizko bihotzean urtarrilaren 6ra arte.

MARATOI ERDIA
Amaitu urtea Gasteizen korrika egiten! Bi lasterketa, bi distantzia: Maratoi Erdia eta San Silvestre zure zain daude

Abenduaren 14an Gasteizko Maratoi Erdia jokatuko da eta abenduaren 31n San Silvestre. Bi lasterketa desberdin, non ezaugarri komuna kirola egitea eta gozatzea den. Gainera, Kirol Zerbitzuak dortsalak zozkatuko ditu Maratoi Erdian parte hartzeko. Sasoian zaudela uste baduzu, eman izena!

Dirulaguntzak
Kirol erakundeen jardueretarako dirulaguntza-deialdia irekita dago

Abenduaren 15era arte programak eta jarduerak Vitoria-Gasteizko udalerrian bertan egin, eta/edo, nagusiki, Vitoria-Gasteizko herritarrek zuzenean edo zeharka parte hartzekoak izan behar dira diru-laguntza eskatzeko epea irekita dago.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org