Running-eko Kirol Hitzorduetara joaten diren pertsona guztiek 2025eko abenduaren 31ko San Silvestre lasterketarako dortsalen zozketan parte hartu ahal izango dute.
Informa zaitez eta izena eman azaroan zehar gizarte-etxeetan egingo diren egun bakarreko jardueretan. Adin eta pertsona guztientzat daude, eta arreta berezia jarriko zaie emakumeari eta zoru pelbikoari.
Azaroaren 11n irekiko dira Kirol Bidean-en programatutako jardueretarako izen-emateak. Kanpaina hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta hainbat kirol-modalitatetan hasteko aukera ematen die.
Gasteizko Udalak Arabako Atletismo Federazioarekin duen hitzarmenaren barruan, kirola eta emakumeari buruzko hitzaldi bat prestatu dugu, datorren azaroaren 6an, Pilarreko gizarte–etxean, Javi Barrio kirol-medikuntzan ibilbide luzea duen medikuaren eskutik.
2024ko irailetik, 221 zerbitzu-egunetan, 10.617 bertaratze erregistratu dira goizeko 6:00-8:00 bitartean, hau da, egunean 45 pertsona bertaratu dira batez beste.
Azaroaren 3an irekiko da kirol-instalazioak Gabonetako campusetarako erreserbatzeko eskaerak aurkezteko epea. Erakunde interesduna bazara, ez utzi epea pasatzen!