Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko abuztuaren 28an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2025eko iraila

Gaztelaniaz ikusi
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


Kirolgune
Kirolgunek martxan jarraitzen du Judimendin eta orain Abetxukura ere iritsi da!

Kirolgune kanpainak kirola zure auzora hurbiltzen jarraitzen du. Espazio publikoan jarduera fisikoaren praktika libre eta erregularra erraztu nahi dizugu, nahi duzunean eta zure erritmoan mugi zaitezen.Egin oinarrizko ariketa zeure kabuz edo lagunartean, inguruko pertsonekin harremanetan!Animatu eta bat egin Kirolgune mugimenduarekin!

ibilaldiak txangoak
55 urtetik gorakoentzako ibilbideak natur inguruetan

Ezagutu itzazu Arabako paisaiarik ederrenak udazken honetan, irteera gidatuetan eta garraioa barne. Astearte eta ostegunero, irailaren 16tik aurrera.Izen-emateak Gasteizko Udalaren gizarte-etxe eta kirol-instalazioetan, irailaren 4tik aurrera.

Ez ahaztu irailaren 3an izena emateko epea amaituko dela 2025-2026 ikasturtean udal-jarduerak egiteko plazen zozketan parte hartzeko

Ez ahaztu! Kontsulta itzazu eskaintzen diren jarduerak eta eman izena zozketan. Ehunka jarduera daude aukeran, askotariko ordutegiekin.

ehari
Lakuako gizarte-etxeko kantxa, emakumezkoen eskubaloiaren protagonista, Eharialdea kirol-taldearen bitartez: "Emakumeen eskubaloiko erreferentziazko auzo-kluba izaten jarraitzen dugu Gasteizen"

1987an sortu zenetik, Eharialdea klubak entitate xume eta lagunarteko baten balioak sustatzen jarraitzen du. 100 neska inguru trebatzen dira, kategoria guztietan, Lakuako gizarte-etxeko kantxan.

igerileku estali
Igerileku estali guztiak, Judimendi eta Ibaiondo izan ezik, irailetik aurrera egongo dira erabilgarri

Nahiz eta igerileku estali gehienak zure eskura egongo diren irailean, batzuk itxi egin behar dira mantentze-lanak egiteko. Egon adi!

inkesta
Lagundu hobetzen, 2025eko udako kanpainari buruzko gogobetetze-inkestari erantzunez

2025eko udako kanpainan izandako esperientzian oinarrituta, zure iritzia partekatuz laguntzeko eskatzen dizugu.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org