Gasteizko Udalak eta Gasteizko klub nautikoak bela, piraguismo, windsurf, optimist edo stand up paddle surfeko hastapen-ikastaroak eskaintzen dituzte ekainetik abuztura bitartean, Euskadiko natura- eta aisialdi-ingurune pribilegiatu eta erreferente batean.
Foru plaza, aurten ere, bertako kirolaren gune nagusia izango da: esku-pilota, pala, herri-kirolak edo bola-jokoa dira bertaratzen diren pertsona guztiek gozatu ahal izango dituzten kiroletako batzuk.
Betidanik izan baduzu Mendizorrotzeko Futbol Zelaia barrutik (korridoreak, prentsa-aretoa, aldagelak...) nolakoa den jakiteko jakin-mina, eman izena zelaia irailaren 5ean goizeko 11:00etan bisitatzeko. Kontsultatu parte hartzeko baldintzak.