Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko ekainaren 26an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2025eko digitala

Gaztelaniaz ikusi
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


padel running
Udako kanpainako kirol-hitzorduetan parte hartu

Kirol-hitzorduak udarako prestatzen ari dira, eta padela eta running-a taldean praktikatzeko aukera emango dute. Mendizorrotzeko Kirol Esparruak eta Gamarrako Parkeak hartuko dituzte uztail eta iraileko kirol-hitzorduak.Ez dago aldez aurretik izena eman beharrik, joan topalekura eta gozatu!

KTM
Erabil dezakezu KTM txartela programa honi atxikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batzuetara bidaiatzen duzunean

Gogoratu KTMa edukitzeak aukera emango dizula hainbat udalerritan kirola doan egiteko eta askotariko kirol-jarduerak egiteko. Klik batekin deskargatu.

Gazteak Gazteiz
Kirol Zerbitzuak Gasteizko Gazteen Kirol Ohiturei buruzko ikerketa argitaratu du

Kontsulta ezazu gazteek kirolean parte hartzean eragiten duten hainbat alderdi aztertzen dituen azterlana. Ikerketak identifikatzen ditu bai dauden oztopoak, bai gazteen konpromisoa areagotzeko aukerak.

apnea
Ezagutu ezazu kirol-apnea. Eider Gutierrezek arrakasta handia lortu du diziplina horretan

Eider Gutierrez da kirol honen erreferente nagusia Araban, Nereida Klubarekin. Apirilean, Mendizorrotzeko udal-instalazioko 50 metroko igerilekuan egindako Espainiako txapelketan, taldeka urrea eta banaka zilarra lortu zituen.

erlojua
Udal-igerileku estalien ordutegia uztailean eta abuztuan

Aurten ere igerileku estalien mantentze-lanak egingo dira, eta, beraz, horien irekiera-egutegiak aldaketak izango ditu. Kontsultatu zeintzuk dauden irekita interesatzen zaizkizun egunetan.

Frontoien eta futbol-zelaien ordutegiak uztailean eta abuztuan

Udako denboraldian, instalazio horiek irekitzeko eta ixteko ordutegiek aldaketak izan ditzakete.

minibasketeko saskia
Gamarrako Parkeak eta Mendizorrotzeko KEak minibasketeko saski berriak jarri dituzte

Saski horiekin, 12 urtetik beherakoek modalitate horretako kirola egin ahal izango dute.

VI Araba World Tennis
VI. Araba World Tennis Txapelketa: uztailaren 13tik aurrera, zatoz emakumezkoen tenis onena ikustera

Peña Vitoriana Tenis Cluben 50 tenislari elkartuko dira, mundu mailako rankingean 60 puntutik gora dituztenak. Zortzi jardunaldi izango dira, eta 54 partida inguru jokatuko dira, baita tenis-jardunaldi bat ere, kalean, uztailaren 11n.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org