Zatoz Mendizorrotzera eta Gamarrara uda honetan, freskatu zaitez aire zabaleko igerilekuetan eta ezagutu zuretzat prestatu ditugun berrikuntzak (ez ahaztu txanoa derrigorrezkoa dela). Maiatzaren 23tik aurrera, zain izango gaituzu!
Kontsultatu ikastaroen eskaintza zabala eta aukeratu zure interesera, adinera eta jarduera motara gehien egokitzen dena (mantentze fisikoa, kirol-hastapena, jarduera nautikoak...).
Hilabete honetako erreportajean Topaketak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Topaketak larunbat goizetan egiten dira, eta astean zehar kirol anitzeko jarduerak ikastetxeetan egiten dituzten Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko taldeei zuzenduta daude.
Ikastaroa modu dibertigarrian amaitu nahi duzu? Udako denboraldia uretan jolastuz eta tailerrak eginez jaso nahi duzu? 9 eta 14 urte bitartean badituzu, igeri egiten badakizu eta ondo pasatzeko gogoa baduzu, eman izena!
Anima zaitez orientazio-kirola probatzera, gurpil gainean irristatzera eta/edo nordic walking-ean hastera. Zabalganeko gizarte-etxeak hiru saio ezberdin programatu ditu. Gehien interesatzen zaizunean eman dezakezu izena.
Ekainaren 15era arte dago zabalik irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat denboraldi osorako kirol-guneak eskatzeko epea. Interesatzen bazaizu, ez utzi epea pasatzen!