Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko urtarrilaren 30ean, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2025eko otsaila

Gaztelaniaz ikusi
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


Gure Kirola Sariak
Arabako 49 kirolari, erakunde eta enpresa sarituko dituzte Gure Kirola Sarien IV. edizioan

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Gure Kirola Sariak izeneko galaren IV. edizioa antolatu dute. Bertan, Arabako kirol-jardueran nabarmendu diren pertsona eta erakundeen lana balioetsi eta aintzatetsi nahi da. Horien izenak Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren ohiko bideetatik jakinaraziko dira.

Igeri egiten ikastea
Maila guztietarako igeriketa Udalaren kirol-instalazioetan

Igeri egiten ikastea eta zure estiloa hobetzea erraza eta eskuragarria da Kirol Zerbitzuak urtero eskaintzen dituen igeriketa-ikastaroekin.

Kirol-hitzorduek aurrera jarraitzen dute, askotariko jarduerekin: running-a, mendi-ibiliak, entrenamendu funtzionala eta tai-jia

Inoiz pentsatu baduzu hainbat jarduera probatzea gustatuko litzaizukeela, talde baten eta monitore espezializatu baten laguntzarekin, ausartu zaitez kirol-hitzorduak probatzera. Probatzen badituzu, errepikatuko duzu!

Artikulazioak mugitu
70 urte baino gehiago badituzu, Iparralde Gizarte Etxean izango dituzu zain doako saioetan parte hartzeko

Bi astean behin eta apirila arte (barne), Iparralde Gizarte Etxeko elkartze-aretoan doako jarduera hau egingo da, non ariketa leunak egingo diren artikulazioen mugikortasuna eta elastikotasuna hobetzeko helburuarekin.

KTM
Ezagutzen al duzu Mugiment Kirol Txartela (KTM) eta eskaintzen duen guztia?

Hainbat arrazoi direla-eta beste herri batzuetan kirola egin behar baduzu, jakin behar duzu urteko kirol-instalazioetako abonua duten pertsonek beste udalerri batzuetako instalazioetara doan sartzeko aukera dutela (erabilgarritasunaren arabera).

Agenda


  • Kirol agenda

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org