Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko abenduaren 26an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2025eko urtarrila

Gaztelaniaz ikusi
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


kilo 1 gehiago kilo 1 gutxiago kanpaina
Pertsona solidarioa al zara? "Kilo 1 gehiago kilo 1 gutxiago" kanpainan erakusteko aukera duzu

Itzuli da zure konpromiso soziala erakusten duzun bitartean sasoian mantentzen zaituen kanpaina. Ekarri kilo bat elikagai ez-galkor eta, trukean, zuk aukeratutako kirol-jardueran izena eman ahal izango duzu, doan.

2024-2025 jarduerak
Hasi urtea kirola egiten: oraindik plaza libreak daude udalaren kirol jardueretan

2025. urterako zure helburuetako bat ariketa fisikoa egitea bada, plaza libre bat aurki dezakezu udalaren kirol jardueretan. Gustu eta maila guztietarako badago, betiere laguntza profesionalarekin.

Udaleko kirol-instalazioetan abonua
Urtarrilean zehar udalaren kirol instalazioetarako abonamendua berrituko da

Gasteizko Udalak 2025eko urtarrilaren 15ean kobratuko du udalaren kirol instalazioen ordainagiria. Abonuak hirian dauden 43 udal instalazioetan banatutako 250 kirol espazioetarako sarbidea errazten du, baita eskaintzen diren udal ikastaro eta jardueretarako sarbide merkea ere.

2024ko San Silvestre eguneko lasterketa
Atletismo herrikoiak Gasteizko kaleak hartuko ditu

Maratoi Erdiak eta San Silvestre eguneko lasterketak urrezko amaiera emango diote 2024ko kirol-jarduerari. Runninga da jarduera izarretako bat, "lehen aldiz" alor horretako atletismo proba batean dortsala jantzi nahi dutenen interesa pizten baitu urtero.

Gabonetako txirrista eta izotz-pista Florida Parkean: oraindik garaiz zaude hiriaren erdigunean patinatzeko

Urtarrilaren 6ra arte, Gabonetako txirrista eta izotz-pistaz gozatzen jarraitu ahal izango duzu Florida Parkean. Goza ezazu eta ez utzi konta diezazuten!

Inguruko paraje naturalak
Estreina ezazu urte berria inguruko paraje naturaletan barra!

Gasteizen natura zugandik gertu dago. Egin kirola hiriak eskaintzen dizkizun berdeguneekin kontaktuan. Ziur ezagutzen ez zenituen lekuak aurkituko dituzula.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako abonatu izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org