Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko azaroaren 28an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2024ko abendua

Gaztelanieraz sarbidea
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


Igerilkeu estaliak
Bazenekien igerileku estalietako okupazioa denbora errealean ezagut dezakezula?

Erabiltzaileen esperientzia hobetu nahi dugu eta horretarako igerileku estalien okupazioa denbora errealean ezagutzeko aukera jarri dugu martxan.

Udaleko kirol-instalazioetan abonua
Berrikuntzak daude udal kirol instalazioetarako zure abonuaren kudeaketan edo ordaintzen dituzun beste pertsona batzuen abonuen kudeaketan!

Udaleko kirol-instalazioetan abonatutako pertsona bazara edo beste pertsona batzuen abonua ordaintzen baduzu, ezagutu dezakezu nola egin aldaketak. 2025. urterako aldaketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen egin behar dira.

Vitoria-Gasteizko Maratoi Erdia
Abenduaren 15ean Vitoria-Gasteizko Maratoi Erdian korrika egiteko dortsalen zozketa.

Udalaren kirol-instalazioetako abonatua bazara, abenduaren 15ean Gasteizko Maratoi Erdian korrika egiteko dortsala lor dezakezu. Horretarako, zozketan parte hartu behar duzu azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean.

Gabonetako txirrista eta izotz-pista
Gabonetako txirrista eta izotz-pista: hiriaren erdigunean patinatzeko esperientzia

Abenduaren 13an Gabonetako txirristak eta izotz-pistak ateak irekiko dituzte berriro. Gozatu instalazio hauetaz Vitoria-Gasteizko bihotzean urtarrilaren 6ra arte.

Ariketa gelak
Ariketa-gelak, gero eta harrera hobea duen udal-eskaintza

Hamaika gizarte-etxe eta kiroldegik neurrizko jarduera fisikoa egiteko aukera eskaintzen diete herritar guztiei, kostu baxuan eta ordu-eskaintza zabalarekin. Hurbildu zaitez ezagutzera!

Zirkuitu Funtzionalak
Ezagutzen al duzu Zirkuitu Funtzionalak jarduera? Eman izena abenduaren 10etik aurrera Ibaiondoko Gizarte Etxean jarduera hau egiteko

Zirkuitu funtzionala hainbat artikulazio eta muskulu aldi berean lantzen dituzten ariketak egitean datza, mugitzen garen modua hobetzeko helburuarekin. Horrela, gure osasuna hobetzea lortzen dugu, eta hobeto sentitzea oinez ibiltzean, eskailerak igotzean eta mugimendua eskatzen duen eguneroko edozein jarduera egitean.

Rokodromoko soken, arnesen eta tenis-padeleko pilotak
Arrakasta handia "Bigarren bizitza" kirol-materialerako birziklatze-proiektuan: soken, arnesen eta piloten % 100 birziklatu dira!

2023/24 denboraldian, rokodromoko soken, arnesen eta tenis-padeleko piloten % 100 eta rokodromoetatik kendutako heldulekuen % 57 birziklatzea lortu zen. Material horren jomuga gizarte-etxeak, Animalien Babeserako Zentroa (ABZ) eta Barrutia Ikastola izan ziren. Horrela, kirolean iraunkortasuna lortzeko beste urrats bat eman da.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org