Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko urriaren 24an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2024ko azaroa

Gaztelanieraz sarbidea
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


"Kirol Hitzorduak" itzuli dira kirol-modalitate gehiagorekin eta San Silvestre lasterketan dohainik parte hartzeko aukerarekin.

Aire zabaleko Kirol Hitzorduek eskaintza handiagoa dute, eta orain running, kalistenia eta ibilketa nordikoko saioetan parte har dezakezu, monitore espezializatuen eskutik. Gainera, zure parte-hartzeak saria izan dezake!

Jarduera fisikoa menopausian 1
Menopausiaren gaian interesa baduzu, Ibaiondoko Gizarte Etxeak askotariko programazioa antolatu du emakumezkoen etapa garrantzitsu honi buruz hitz egiteko

Azaroan, Ibaiondoko GEan menopausiarekin lotutako hitzaldiak emango dira, hainbat ikuspegitatik (loa, elikadura, zoru pelbikoa...), baita jarduera fisikoko saioak ere. Interesa baduzu, informa zaitez udal-agendaren bidez.

Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketa
Kirol-instalazioetako abonatuek urriaren 27an Iradier Arenan egingo den Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketarako doako sarrerak lor ditzakete

Kirol Zerbitzuak doako 100 sarrera ditu, eta Beti Jai pilotalekuetan banatuko zaizkie, agortu arte, hala eskatzen duten kirol-instalazioetako abonatuei.

Gloriosak
Etorri Gloriosak ikustera Bartzelonaren kontrako partidan. 50 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu

Azaroaren 10ean Mendizorrotzan jokatuko den partidara joan nahi baduzu, zozketan sarrera bikoitza lortzeko aukera izango duzu. Bete dezagun Mendi!

Triatloia
Triatloia gero eta sendoago Gasteizen

Guztira, hamabi klubetako 300 triatletak —federazio-lizentzia dutelarik— praktikatzen dute kirol hori. Gero eta kirolari gehiagok jarduten dute horretan, eta udal-instalazio bikainak erabiltzen dituzte; besteak beste, Mendizorrotzeko 50 metroko igerilekua.

kirol-jarduera batean baja ematea
Kirol-jarduera batean plaza daukazu eta ez zara joango? Baja eman. Beste norbaitek eskertuko dizu

Orain kirol-jarduera batean baja ematea inoiz baino errazagoa da. Aurrez aurre edo Udalaren webgunearen bidez egin dezakezu. Keinu hori beste pertsona batek eskertuko duen ekintza solidario bihurtzen da.

Kirol instalazioetako materiala
Kirol Zerbitzuaren 2024/2025 denboraldirako inbertsioa kirol-instalazioetako materiala berritzeko eta hobetzeko

2024/2025 ikasturtea kirol-material berri ugarirekin estreinatu dugu. Izan ere, Kirol Zerbitzuak 50.357,34 euroko inbertsioa egin du 2024an, bere kirol-jardueretan erabiltzen diren materialak berritzeko.

Gabonetako campusa
Gabonetako campusak Udalaren kirol-instalazioetan antolatu nahi dituzten kirol-erakundeek azaroaren 15era arteko epea dute eskabideak aurkezteko

Azaroaren 4an irekiko da Gabonetako campusetarako kirol-instalazioak erreserbatzeko eskaerak aurkezteko epea. Erakunde interesatua bazara, ez utzi epea pasatzen!

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org