Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko irailaren 26an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2024ko urria

Gaztelanieraz sarbidea
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


2024-2025 jarduerak
Oraindik garaiz zaude udaleko kirol-jardueretan plaza libre bat lortzeko

Oraindik udal kirol ikastaroren batean izena emateko aukera duzu. Birpasatu zeintzuk diren libre geratzen diren plazak eta eman izena gehien gustatzen zaizunean.

Hiru hiriburuak
Hiru Hiriburuak torneoa

Edizio honetan Gasteiz izango da finalen egoitza. Beti Jai pilotalekuetan maila handiko partidak jokatuko dira. Sarrera dohainik da lekua bete arte. Hurbildu pilotariak animatzera!

+55 ibilbideak natur inguruetan
+55 ibilbideak natur inguruetan: aukerarik onena Arabako paisaia ezagutzeko

Udazkena naturan ibiltzeko urtaro aproposena da. Urriaren 10era arte ibilaldiak eskaintzen dira, goizez, astearte eta ostegunetan.

Ezagutu pertsona guztientzako udalaren kirol eskaintza

Ikasturte hasierarekin, urtean zehar egin beharreko kirol jarduerak aukeratu behar dira. Katalogoa luzea da eta aukerak mugagabeak. Irakurri izena eman duten pertsonen iritzia

Mendizorrotzeko KEko padel pista estaliak hobetzeko obrak
Mendizorrotzeko KEko padel pistetako azalera eta estalia hobetzeko obrak

Padel pistetako estalkia eta azalera ordezteko lanak direla eta, pistak itxita egongo dira urriaren 1etik abenduaren 31ra arte

Familientzako kirol planak
Familientzako kirol planak

Maite duzunekin kirola egitea gustatzen bazaizu hemen jarduera fisikoa eta kirola egiteko egokitutako aukerak aurkituko dituzu.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org