Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko abuztuaren 29an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2024ko iraila

Gaztelanieraz sarbidea
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


2024-2025 jarduerak
Irailaren 4ra arte izena eman ahal duzu 2024-2025 ikasturtean udal jarduerak egiteko plazen zozketan parte hartzeko

Ez ahaztu! Kontsulta itzazu eskaintzen diren jarduerak eta eman izena zozketan. Ehunka jarduera daude aukeran, askotariko ordutegiekin.

Igeriketa Mendizorrotzan
Goiz jaiki! Irailaren 16tik aurrera Mendizorrotzeko igerileku estaliak goizeko 6etan ateak irekiko ditu

Ezagutu eguneko lehen orduan entrenatzearen onurak. Udal-instalazioetako abonatuei astelehenetik ostiralera, igerileku estaliak eta igerilekuen eraikinean dauden aldagelak erabiltzeko aukera ematen zaie.

Rokodromoetara sartzeko abonua
Erabilgarri dago udal rokodromoetara joateko abonuak erosteko online salmenta

Hiru udal rokodromoetara sartzeko abonu bat (hilekoa, hiruhilekoa edo urtekoa) lortzeko modua zabaldu da. Aurrez aurreko salmentari online salmenta gehitu zaio, eta abonua lortzea erosoagoa izango da horrela.

Oraindik garaiz zaude Mendizorrotzeko eta Gamarrako kanpoko igerilekuetan bainatzeko

Irailaren 8ra arte Gamarran eta irailaren 15era arte Mendizorrotzean, kanpoko instalazio guztiak zure eskura jartzen jarraituko dugu uda aire zabalean amaitzeko.

Zeintzuk dira irailean irekita egongo diren igerileku estaliak?

Nahiz eta igerileku estali gehienak zure eskura egongo diren irailean, batzuk itxi egin behar dira mantentze-lanak egiteko. Egon adi!

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org