Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko uztailaren 31n, asteazkena

Kirol albistegi digitala - 2024ko abuztua

Gaztelanieraz sarbidea
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


2024-2025 jarduerak
Zabalik dago 2024-2025 ikasturterako udal jardueretako plazen zozketan izena emateko epea.

Irailaren 4ra arte plazen zozketan parte hartzeko aukera duzu. Ez ahaztu!

Arabako emakumezkoen kirolak begirada Parisen jarri du
Arabako emakumezkoen kirolak begirada Parisen jarri du

Joko Olinpiko eta Paralinpikoek markatzen dituzte gure lurraldeko kirolarien agendak, eta haien presentzia baieztatuta dago Frantziako hiriburuko hitzordu olinpikorako. Zorte on guztiei!

Andra Mari Zurian herri kirolak
Andre Maria Zuriaren jaietan kirola elementu nagusia izango da

Foru plaza, aurten ere, bertako kirolaren gune nagusia izango da: esku pilota, pala, herri kirolak edo bola-jokoa dira bertaratzen diren pertsona guztiek gozatu ahal izango dituzten kiroletako batzuk.

2024ko udako kirol jarduerak
Udan ere jarraitu mugitzen!

Jarduera nautikoak, Kirol Bidean, udako kirol ikastaroak... Hori guztia eta gehiago, uda dibertigarria eta osasungarria goza dezazun. Adinaren baldintzak kontsultatu, eta izena eman. Plaza libreak daude oraindik.

Igerilekuak segurtasunez
Udan, gozatu eguzkia eta igerilekuak segurtasunez

Gogoratu sorosleek emandako jarraibideak eta aholkuak betetzea, itotzea, muineko lesioak eta bero-kolpeak saihesteko. Zuhurtziagabekeria batek ez diezazula uda zapuztu!

Udal igerileku estalien abuztuko ordutegia

Kontsultatu zein igerileku egongo diren irekita interesatzen zaizkizun egunetan.

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Agenda


  • Kirol agenda

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org