Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko ekainaren 27an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2024ko uztaila

Gaztelanieraz sarbidea
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte

Nabarmentzekoak


Badakizu Gamarrako Parkeak 60 urte betetzen dituela?

Gamarrak 60 urte betetzen ditu, eta oraindik ere udan zein neguan aukera ugari eskaintzen dituen parkea da.

Udan segi mugitzen!

Uretako jarduerak, Kirol Bidean, udako kirol-ikastaroak... Hori guztia eta gehiago, uda osasungarri eta dibertigarri batez aktiboki goza dezazun. Kontsultatu adinari buruzko baldintzak eta eman izena. Oraindik plaza libreak daude

Udal igerileku estalien ordutegia uztailean eta abuztuan

Aurten ere igerileku estalien mantentze-lanak egingo dira, eta, beraz, horien irekiera-egutegiak aldaketak izango ditu. Kontsultatu zeintzuk dauden irekita interesatzen zaizkizun egunetan

Lakua 03 eta La Vitoriana futbol-zelaiek sarrera librea izango dute uztailean eta abuztuan zehar futbolean aritzeko

Uztailean eta abuztuan aurrez erreserbatu gabe jokatu ahal izango duzu futbolean Lakua 03 eta La Vitoriana futbol-zelaietan. Kontsultatu ordutegia.

V. Araba World Tennis Txapelketa: uztailaren 13tik aurrera, zatoz emakumezkoen tenis onena ikustera

Peña Vitoriana Tenis Cluben 50 tenislari elkartuko dira, mundu mailako rankingean 60 puntutik gora dituztenak, guztira 32 partida jokatzeko. Ikuskizuna ziurtatuta dago!

Kirola egitean beroari aurre egiteko aholkuak

Beroak deshidratazioa, akidura, karranpak eta bero-kolpeak eragin ditzake. Jarri arreta sintometan eta hartu neurriak.

Agenda


  • Kirol agenda

Informazio gehiago


  • Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izateko eskabidea

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org