 |  | Hemen dira 55 urtetik gorakoentzako Naturako Ibilbideak. Begira zer prestatu dugun zuretzat Maiatzaren 7tik aurrera, 55 urtetik gorako pertsonentzako naturako ibilbideetarako izen-emateak irekiko dira. Arabako leku bereziak modu seguruan eta lagunartean ezagutzeko aukera paregabea. |
 |
 |  | Ezagutu gure kirol eskaintza: Kirol hitzorduak: running-etik nordic walking-era Running-ean edo nordic walking-ean hastea ez da lan erraza, lehen urratsa ematen lagun diezaguketen pertsonak gertu ez baditugu. Egoera horretan bazaude, Kirol Zerbitzuak zure eskura jartzen ditu kirol hitzorduak. Irakurri parte hartu dutenen iritzia eta animatu maiatzean programatuta daudenetan parte hartzera! |
 |
 |  | Hondartzako boleibola zain duzu Mendizorrotzean eta Gamarran. Gozatu aire zabalean kirol honetaz Boleibolak hazkunde handia izan du hirian, bai eskola kategorian, bai kategoria federatuan. Hori dela eta, hondartzako boleiboleko 5 pista egokitu dira (3 Mendizorrotzean eta 2 Gamarran), kirol honen zale amorratuek aire zabalean goza dezaten. |
 |
 |  | Ibaiondoko Gizarte Etxean menopausiak eragindako sintomak hobetzen laguntzen dizute jarduera fisikoaren bidez Menopausia garaia pasatzen ari bazara, Ibaiondoko Gizarte Etxean jarduera fisikoari buruzko ikastaro bat programatu dute, etapa honetan zein ariketa mota egin behar duzun hobeto ezagutzeko. |
 |
 |  | Gamarrako parkea: kaiolen alokairua, udako kanpainan aulkiak eta hamakak gordetzeko Uda honetan Gamarrako parkeaz gozatu ahal izango duzu aulkia edo hamaka ekarri eta eraman behar izan gabe. Kirol Zerbitzuak kaiolak alokatzeko zerbitzua eskainiko du, eta zozketa bidez esleituko dira. Ez geratu zurea gabe! |
 |
 |  | Beste edizio batez, Kirol Zerbitzuak maiatzaren 5ean egingo den Martin Fiz Maratoiarekin elkarlanean jardungo du Gasteizko kaleak atletaz beteko dira berriro, Martin Fiz maratoiaren edizio berri batean. Maratoiaren distantzia nagusia (42.195 metro) Andre Maria Zuritik igaroko da, eta Cervantes Ibilbidean amaituko da. |
 |
 |  | Maiatzaren 10ean emakumezkoen euskal txirrindularitzaren jaia itzuliko da Itzulia Women lasterketarekin. III. Itzulia Women Gasteizen hasiko da maiatzaren 10ean. Lasterketa hau emakumezkoen txirrindularitzaren egutegian finkatu da dagoeneko, eta Mendizabalako aparkalekua taldeen aurkezpena eta etapa irteera hurbiletik ikusi nahi duten guztien elkargunea izango |
 |
 |  | Udaberriko Jaia Hegoalde Gizarte Etxean Maiatzaren 18an Hegoalde Gizarte Etxeak Udaberriko Jaia ospatuko du. Petankako, boloetako eta mahai-teniseko txapelketei aisialdiko beste jarduera batzuk, puzgarriak eta elkartasun helburuetarako zozketa gehituko zaizkie, eta sari handiak egongo dira. |
 |