 | 2024ko otsailaren 22an, osteguna | Kirol albistegi digitala - 2024ko martxoa |  | Nabarmentzekoak |  |  |  |  |  | VGKirola aplikazioak nutrizio-modulu bat izango du, elikadura osasungarrirako proposamenak eskainiko dituena Dagoeneko asko zarete gailu mugikorrean Kirol Zerbitzuaren albisteak eramaten dituzuenok. Martxotik aurrera, nutrizio-modulu berri bat baliatu ahal izango duzue, dagoeneko aktibo dauden gainerako funtzionalitateei gehituko zaiona. |  |  |  | Formazio-ikastaroa: "Menopausia eta jarduera fisikoa", Ibaiondoko gizarte etxean Menopausian funtsezkoa da jarduera fisikoarekin jarraitzea. Ibaiondoko gizarte etxean, lagundu egingo dizugu etapa horretan zein den gehien komeni zaizun ariketa-mota jakiten. |  |  |  | Neska bazara eta 12 eta 17 urte bitartean badituzu, mugi zaitez, larunbat arratsaldeetan, Zabalganeko gizarte etxean! Martxoaren 9tik aurrera, 12 eta 17 urte bitarteko neskek beren hainbat jarduera egiteko aukera izango dute Zabalganeko gizarte etxean, bakoitzak bere lehentasunen arabera. Dena doan eta begirale profesionalekin. |  |  |  | Familia-psikomotrizitatea Salburuko gizarte etxean 4 eta 7 urte bitarteko seme-alabarik baduzu, kalitatezko denbora-tarte bat partekatu ahal izango duzue, martxoko larunbatetan, arratsaldez, familia-psikomotrizitatean. Interesa baduzu, eman izena. |  |  |  | Adineko pertsonak ere mugitzen dira! Martxoaren 13an, 16:45ean, Iparraldeko gizarte etxeak doako tailerra eskainiko die 70 urtetik gorakoei, kirola egiten has daitezen. |  |  |  | Ba al dakizu HIIT zer den? Zatoz martxoaren 2an Salburuko gizarte etxera HIIT intentsitate handiko tarteak dituen entrenamendua da. Salburuko gizarte etxean horixe praktikatzeko aukera duzu, 14 eta 22 urte bitartean baduzu.
|  |  |  | Zaramagako pilotalekuak ateak irekiko ditu aire berrituekin Lanak egin ditugu irisgarritasuna hobetzeko eta espazioak egokitu ditugu, aldagelak behar bezala birbanatzeko. Hori amaituta, pilotalekua martxan dago berriro ere, pilotariak eta ikusleak hartzeko prest. Zatoz hobekuntzak ikustera! |  |
| Agenda |  |  |  | | Informazio gehiago |  |  |  | |  |
|  |
|