 |  | Otsailaren 8an Gure Kirola Sariak ekimenaren III. edizioa izango da Europa Biltzar Jauregian Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Gure Kirola Sariak izeneko galaren III. edizioa antolatu dute. Bertan, Arabako kirol-jardueran nabarmendu diren pertsona eta erakundeen lana balioetsi eta aintzatetsi nahi da. Horien izenak Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren ohiko bideetatik jakinaraziko dira. |
 |
 |  | Kirol instalazioetan ematen diren indarkeria matxistei buruzko galdetegia Emaguzu zure iritzia! Indarkeria matxistari lotutako egoerarik identifikatzen al duzu? Udalaren gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako emakume erabiltzailea bazara eta parte hartu nahi baduzu bete galdetegia urtarrilaren 29tik otsailaren 11ra bitartean. |
 |
 |  | Aktibatu zure osasuna Sansomendin! Kirol Zerbitzuak, Sansomendiko BIZAN zentroak eta bertako osasun-zentroak ekintza bat abian jarri dugu Sansomendin: indarra lantzeko programa planifikatu bat, alegia. Neurri batean ala bestean mugikortasuna murriztua duten pertsonei zuzenduta dago. 2024ko urtarrilaren 9tik martxoaren 12ra izango da. Zatoz probatzera! |
 |
 |  | Deportivo Alaves taldearen denboraldi erdiko abonuak zozketatuko ditugu, gizarte etxeetako eta kirol-instalazioetako abonatuen artean. Kirol Zerbitzuak denboraldi erdiko 5 abonu bikoitz zozkatuko ditu Deportivo Alavesen partidetara joateko, abonatutako pertsona guztien fideltasuna saritzeko. Zozketan izena emateko epea urtarrilaren 26tik 31ra bitartekoa izango da. Kontsultatu oinarriak eta parte hartu! |
 |
 |  | Aurtengo azken plazak neguko Kirol Bidearen kanpainan 12 eta 30 urte bitarte baduzu, izena emateko eta hainbat kirol praktikatzeko aukera duzu, negu honetan: Kalistenia, Izotz kirolak, Eskalada, Espeleologia, Skate eta Slackline.
|
 |
 |  | 2024ko dirulaguntzen deialdian eskabidea aurkezteko azken egunak Kirol-erakundeek urtarrilaren 30era arte dute epea, 2024an kirol eta jolas programak eta jarduerak bideratzen laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko. |
 |