 |  | Urtarrilean udalaren kirol instalazioetako abonamendua berritu behar da Gasteizko Udalak 2024ko urtarrilaren 15ean igorriko du kirol instalazioen ordainagiria. Abonamenduak hiriko 250 kirol instalazioetara sartzea errazten du, baita eskaintzen diren ikastaro eta kirol jardueretara prezio murriztuan sartzea ere. |
 |
 |  | Ez utzi pasatzen Florida Parkean izotz gainean patinatzeko aukera Urtarrilaren 7ra arte Florida Parkeko izotz pistan patinatu dezakezu. Gozatu, halaber, 30 metrotik gorako luzera duen txirrista batetik lerarekin jaisteko esperientziaz. Ez diezazutela kontatu, bizi ezazu! |
 |
 |  | Hasi urtea energiaz beteta! Udalaren kirol jardueretako plaza libreak. Urtea hasteko ez dago jarduera fisikoa baino hoberik.
Oraindik ere plaza libreak daude udalaren kirol ikastaroetan.
|
 |
 |  | Egin ezazu kirol solidarioa Judimendiko eta Araneko gizarte etxeetan Judimendiko eta Araneko gizarte etxeek Eguberrietako programazioa jarri dute martxan, konpromiso sozialak markatuta. Hori horrela, helburu solidarioa duten hainbat kirol jarduera programatu dituzte. Ez pentsatu eta parte hartu! |
 |
 |  | Jolas eta kirol jarduerak bideratzen laguntzeko 2024ko dirulaguntzak emateko deialdia irekita dago Irekita dago 2024an kirol eta jolas jarduerak garatzeko kirol erakundeei dirulaguntzak emateko eskabideak aurkezteko epea. Kontsultatu baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa. |
 |
 |  | Neguan ere "Kirol bidean" jarri 12 eta 30 urte bitartean badituzu, zorionekoa zu, oraindik leku libreak daudelako hainbat kirol egiteko: patinajea eta izotz hockey-a, eskalada, skatea, slackline... Ez utzi aukera horri ihes egiten eta eman izena! |
 |
 |  | Zure seme-alabek Euskal Pilotaren emozioa bizitzea nahi duzu? Hurbildu Astronomoak Trinketera eta proba egin dezatela Arabako Pilota Federazioak eta Gasteizko Udalak duten lankidetza-hitzarmenaren barruan, saio praktiko eta doakoak programatu dira Astronomoak Trinketean, urtarrilaren 12tik martxoaren 22ra, ostiral arratsaldeetan, 2015 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrentzat. |
 |