 |  | Korrika! Gasteizko Udalak kirol-hitzorduak antolatu ditu San Silvestre VG 2023 lasterketa prestatzeko Hitzorduak doakoak dira eta korrika egiten hasi nahi duten pertsonei zuzenduta daude. Igande goizetan izango dira, azaroaren 26an, abenduaren 3an eta abenduaren 17an, Prado parkean, goizeko 10:00etan.
San Silvestre lasterketarako dortsalen zozketa egingo da.
|
 |
 |  | Gabonetan izotz pista eta txirrista itzuliko dira Florida Parkera Abenduaren 15etik aurrera, hiriaren erdialdean izotz gainean patinatu eta txirristan bota ahal izango duzu berriz ere. Kontsultatu irekitzeko eta ixteko ordutegiak eta goza ezazu! |
 |
 |  | Ospatu Maratoi Erdiaren 45. edizioa Gasteizko kaleetan korrika eginez Abenduaren 17an Gasteizko Maratoi Erdiak 45. edizioa beteko du. 10:30etik aurrera, milaka korrikalarik erdialdeko kaleak bete egingo dituzte, 21.097 metroko ibilbidea osatzeko.
Buletin honekiko duzun fideltasuna saritzeko 3 dortsal zozkatuko ditugu lasterketan parte hartzeko.
|
 |
 |  | Adi! Aldatu egin dugu rokodromoetarako bonuak eta sarrerak saltzeko sistema aldatu Hemendik aurrera, rokodromoetarako bonuak eta sarrerak Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan (HLB) eta Informazio eta Kontrol Zerbitzuetan (IKZ) erosiko dira, hurrenez hurren. |
 |
 |  | Emakumea bazara, 14 urtetik gorakoa, beharbada interesatuko zaizu autodefentsa ikastaro hau Ibaiondoko gizarte etxeak Aiki-budo saio bat antolatu du, 14 urtetik gorako emakumeei zuzendua. Aiki-budo defentsa pertsonaleko teknika bat da, mendebaldekoa, helburu funtzionala duena. |
 |
 |  | Mendizorrotzeko KEra sartzeko behin-betiko sarbidea Mendizorrotzeko KEren eraikin sozialeko obrak direla eta, itxita dago ohiko sarbidea Amadeo García Salazar plazatik. Erabiltzaileek Lasarteko Atetik sartu beharko dute tornuetara. Mendizabaleko aparkalekua erabiltzea gomendatzen zaie. |
 |
 |  | Martxan daude ikastetxeen arteko kirol anitzeko topaketak: "kirola hezteko giro eta bide" dute leloa Kirol Zerbitzuak ikastetxeei eskaintzen die aukera bat ezagutzeko hainbat kirol modalitate modu dibertigarri eta dinamikoan Horrela, (igeriketa, atletismoa, munduko kirolak, boleibola, izotz gaineko jokoak, kirol egokituak eta abar). Gainera, ikastetxeetako haurren arteko harremana sortzeko balio du topaketak. |
 |