 |  | Eskerrak ematen dizkizugu buletinean parte hartzeagatik eta Deportivo Alaves ikusteko denboraldiko abonuen zozketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Bi abonu bikoitz zozketatuko ditugu hilero buletin digital honen bidez albisteak jarraitzen dituzuen pertsona guztion artean, 23/24 denboraldian Deportivo Alaves taldearen partidetara joateko. Azaroaren 2ra arte duzu parte hartzeko aukera. Zorte on! |
 |
 |  | Abian da VGKirola, Kirol Zerbitzuak sustatutako aplikazioa Gasteizko Udalak aplikazio berri bat jarri du martxan, kirol jarduerarekin zuzen zuzenean konektatzeko. Aplikazioak entrenamendu plan pertsonalizatuak eskaintzen ditu, nork bere kabuz egiteko ibilbideak proposatu, udalaren kirol programazioaren berri eman eta kirol instalazioen katalogo osoa eskaintzen du, zure kirol gogokoena non egin aukeratzeko.
App Store-n eta Google Play Store-n dago eskuragarri.
|
 |
 |  | Ariketa gelak: ariketa fisikoa zure erritmoan Kirola egiten hasi nahiz ariketa fisiko moderatua egin, ariketa-gelak dira zure leku. Gozatu! |
 |
 |  | Hobekuntza lanak Zaramaga pilotalekuan "Vitoria-Gasteiz Hobetuz" deialdiaren baitan ontzat eman zen Zaramaga pilotalekuaren irisgarritasuna hobetzeko herritarrek egindako proposamena. Obrak 90 egun iraungo du urriaren 6tik aurrera. Aldagelak beste modu batean banatuko dira, eta plaza irisgarriak jarriko dira harmailetan. |
 |
 |  | Gabonetan campusak egiteko espazioak eskatzeko epea ireki da Gabonetako oporretan kirol campusa egin nahi duen erakunde bateko kide bazara, gogoan izan guneak eskatzeko epea zabalik dagoela azaroaren 10era arte. |
 |
 |  | Elkartasuna eta kirola Salburuan bat eginik Azaroaren 29an Salburura etorri, eta bertan ezagutu mendian kirol solidarioa nola egiten den eta aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa nola sustatzen den. Gainera, jendea gidatzeko erabiltzen dituzten tresnak probatu ahal izango dituzu. |
 |
 |  | Running egiten hasi nahi duzu? Hitzaldi hau interesatuko zaizu! Korrika egin nola hasi jakin nahi baduzu eta zalantzak badituzu, hurbildu zaitez azaroaren 7an 18:30ean Hezkuntza eta Kirol Fakultatera. Zalantza baino gogo handiagoekin irtengo zara! |
 |