 |  | Udazkenean gozatu, 55 urtetik gorakoentzako ibilaldiekin Iritsi da naturaz gozatzeko garaia, urtarorik ederrenetako batean. Zain dituzu basoak eta paisaia koloretsuak. |
 |
 |  | Inoiz ez da berandu kirol instalazioetan kirola egiteko Ikasturte honetan kirola berriro egin nahi baduzu, plaza libreak dituzu oraindik ere. Interesatzen zaizuna kontsultatu, eman izena eta ekin mugitzeari! |
 |
 |  | Hiru Hiriburuak torneoa Hiru Hiriburuak torneoa urrian izango da. Emakumezko pilotarien ikuskizun paregabe bat gertutik bizitzeko aukera izango duzu. Partidak urriaren 1ean izango dira, Ogeta pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da. |
 |
 |  | Udazkena Gamarrako parkean Uda amaitu eta kanpoko igerilekuak itxi dira. Halere, Gamarrako parkeaz gozatzeko proposamen ugari dituzu oraindik ere: haurrentzako jolasgunea, minigolfa, frontoiak eta askoz gauza gehiago, ingurune natural eta babestu batean. |
 |
 |  | Ezagutzen duzu Kirolkluba? Hurbildu zaitez bere gimnasioetara eta ezagutu eskaintzen duten guztia. Kirolklub zerbitzuak Mendizorrotzan eta Gamarran ditu instalazioak. Kirol jardueren programazio zabal bat eskaintzen du, fitness aretoa eta spa zerbitzua. Abonatuek badute hainbat abantaila. |
 |
 |  | Kirol instalazioek material berria estreinatuko dute. Aurten 2023/2024 ikasturtea kirol material berri ugarirekin estreinatuko dugu. Izan ere, Kirol Zerbitzuak 48.904,89 euroko inbertsioa egin du 2023an, bere kirol jardueretan erabiltzen diren materialak berritzeko. |
 |
 |  | 2023-2024 ikasturteko kirol ikastaroek harrera ezin hobea izan dute Udalaren eskaintzan askotariko ikastaro eta jarduera daude, adin eta maila guztietarako. Jende ugarik eman du izena. |
 |