 |  | Irailean zozketatuko dira, 2023-2024 ikasturteko udal jardueretako plazak. Irailaren 5era arte izena eman ahal duzu, zozketan parte hartzeko Ez galdu plaza lortzeko aukera. Zozketa irailaren 6an izango da, 11:00etan. Jarraian izena emateko epea zabalduko da. |
 |
 |  | Oraindik garaiz zaude Mendizorrotza eta Gamarrako kanpoko igerilekuetan bainatzeko! Kanpoko igerilekuetan azken bustialdia hartzeko gogorik duzu? Irailaren 10era arte egin ahal izango duzu Gamarran, eta irailaren 17ra arte Mendizorrotzan. |
 |
 |  | Lagundu iezaguzu Gamarrako eta Mendizorrotzeko udako kanpaina hobetzen Udako kanpainan erabili ditugun instalazioak eta zerbitzuak nola aurkitu dituzu? Baloratzeko, bete ezazu inkesta. Zure iritzia interesatzen zaigu! |
 |
 |  | Irailean ere udako kirol ikastaroak martxan daude. Oraindik dituzu plaza libreak Udaren ondoren, gorputza sasoian jartzea baino gauza hoberik ez dago, udazkenari osasuntsu aurre egiteko. Horretarako zain dituzu kirol ikastaroak. |
 |
 |  | Udalaren kirol jardueretan laguntza behar dutenei laguntza emateko programa Begirale laguntzaileak egongo dira, desgaitasun egoeran dauden 6 eta 13 urte bitarteko haurrei laguntzeko. Kirol ikastaroetan parte hartzea erraztea da helburua, ez zerbitzu partikular bat ematea. |
 |
 |  | +55 irteerak natur inguruetan. Berriro ere gure artean Irailaren 12tik urriaren 19ra bitartean, 55 urtetik gorako pertsonek herrialdeko leku bereziak ezagutzeko aukera izango dute, naturan egindako irteera gidatuen bidez. Izena emateko epea irailaren 1ean hasiko da. |
 |
 |  | Udal igerileku estaliak berriro ireki dira Mantentze-lanen ondoren, irailaren 1ean irekiko dira udal igerileku estaliak, San Andres eta Ibaiondokoa izan ezik. Horiek irailaren 11n eta 23an irekiko dituzte, hurrenez hurren. |
 |