 |  | Beroa heldu da, abonikatu! Badator uda eta gozatzeko unea da. Hainbat kirol gune dituzu eskura: kanpoko igerilekuak, hondartza boleibola, berdeguneak... Oraindik abonurik ez baduzu, abonikatu! |
 |
 |  | Mendizorrotzeko eta Gamarrako udako igerilekuak irekita daude! Hartu toalla, bainujantzia, eguzkitako krema… eta etorri igerilekura, lehengo sartu-irten bat gozateko. Maiatzaren 26tik zure zain gaude Mendi eta Gamarran. A! Ez ahaztu bainu-txanoa. |
 |
 |  | Udan ez gara gelditzen! Udako kirol ikastaroen eskaintza prestatu dugu. Ekainaren 7tik aurrera, gehien interesatzen zaizun kirolean inskribatu ahal izango duzu. Aprobetxatu. Kirola egiteko eta aldi berean gozatzen jarraitzeko aukera duzu. |
 |
 |  | Ezagutu naturan egiten diren kirol-jardueren emozioa Zatoz eta bat egin aire zabaleko dibertimenduarekin! Arroilak jaistea, kayak, bela, espeleologia, piraguismoa eta beste hainbat jarduera eskaintzen ditugu, esperientzia paregabeak bizitzeko.
Ez ahaztu! Kontsultatu behar duzu parte hartzeko gutxieneko adina zein den.
|
 |
 |  | Ekainaren 4an Bizitourra ospatuko da, Frantziako Tourrari ongietorria emateko familia bizikleta jaia Zatoz familian pedalei eragitera hiriko erdigunetik uztailaren 2an Frantziako Tourraren etorrera ospatzeko. 9 kilometroko distantzia egongo da eta 4,6 kilometrokoa beste bat. Aukeratu nahi duzuna.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Zure zain egongo gara ekainaren 4an, 12:00etan, Andre Mari Zuriaren enparantzan!
|
 |
 |  | Aldabeko gizarte etxeko urtemuga da. Zatoz ospatzera! 25 urte pasa dira Aldabeko gizarte etxeak ateak ireki zituenetik. Urtemuga handikiro ospatzeko, adin guztietarako egitarau zabala prestatu dute: kirol txapelketak, puzgarriak, doako kirol jarduerak eta askoz gehiago. |
 |
 |  | Kirol tailerrak Zabalganeko gizarte etxean Ikasi nahi duzu badminton erraketa bat nola konpondu edo naturan nola orientatu? Ibilketa nordikoa interesatzen zaizu? Zabalganeko gizarte etxeak hori eta askoz gehiago eskaintzen dizu. Begiratu zuretzat ekainean zer duen. |
 |
 |  | Bizikletak udarako dira; ondotxo dakite Salburuko gizarte etxean Bizikleta kalera ateratzeko ordua da. Salburuko gizarte etxean bizikleten mekanikari buruzko tailerra antolatu dute. |
 |
 |  | 2023-2024 denboraldian kirol guneak erreserbatu nahi badituzu zure elkartearentzat, gogoan izan epemuga! Ekainaren 15era arte Udalaren kirol guneak erabili nahi dituzten elkarteek ekainaren 15era arte dute eskaera egiteko epea. Irabazi asmorik gabeko elkarteak izan behar dira, eta Gasteizen helbide soziala izan.
Ez utzi epea pasatzen!
|
 |