 |  | Izotz pista Ez galdu patinatzeko eta leren gainean irristatzeko aukera!
Izotz pista eta txirristak Floridako parkera itzuli dira urtarrilaren 8ra arte.
Kontsultatu ordutegia eta gozatu.
|
 |
 |  | Azken plaza libreak kirol-ikastaroetan Oraindik plaza libreak daude kirol jardueretan, aquagim, jarduera fisikoa, jarrera gimnasia, psikomotrizitatea. Anima zaitez eta parte hartu! |
 |
 |  | Kirol Bidean kanpainan plazak geratzen dira oraindik! 12 eta 30 urte bitartekoa bazara, aprobetxa ezazu aukera hainbat kirol-modalitateetan lehen urratsak emateko. Kirol berriak ezagutzeko aukera daukazu, banaka edo lagunekin. Kanpaina honen barruan honako jarduera hauek eskainiko dira: BTT, kalistenia, izotz-kirolak, kirol eskalada, elur-erraketak eta slackline-a. |
 |
 |  | Bizikleten autokonponketa eta tailerrak Salburua Gizarte Etxean Salburuako Gizarte Etxeak gune finko bat jarri du nork bere bizikleta konpontzeko tresnekin. Eta ez badakizu nola egin, etorri urtarrilaren 13, 20 eta 27ko tailerretara 17:30etik 19:00etara. |
 |
 |  | Zatoz irristatzera Gurpil gaineko irristaketa saio irekiak 4 urtetik gorako herritar guztientzat. Urtarrilak 7 eta 8, 10:30-11:30 eta 12:00-13:00. |
 |
 |  | Gabonetan ere, gelditu gabe! Gabonetan ere, anima zaitez eta etorri Gasteizko gizarte-etxeetan eta kiroldegietan egiten diren kirol-jarduera puntualetara. Kontsultatu ordutegiak eta eman izena. |
 |
 |  | Urteko abonamenduaz gozatu! Atera etekin guztia Gasteizko udal instalazioetako zure abonamenduari. |
 |