2022ko irailaren 29an, osteguna
Azken plaza libreak kirol ikastaroetan
Oraindik ere plaza libreak daude Udalaren kirol jardueretan. Anima zaitez eta parte hartu!
Irteerak natur inguruetan +55 urte
Mugi zaitez Arabako baso, pagadi eta hariztietan. Txango gidatuak antolatu ditugu, garraioa barne, urriko astearte eta ostegunetan.
Gasteizko Donejakue bidea ezagutu eta gozatu
Donejakue bidearen zati bat egin ahal duzu hirian zehar. Horretarako, bidea adierazten duten seinaleak jarraitu eta Gasteizko hiria gozatu.
Hiru hiriburuak txapelketa
Urriaren 2an emakumeen esku pilota txapelketa jokatuko da Ogeta pilotalekuan. Bertan hiru kategoriatako pilotariak egongo dira: elitekoak, gazteak eta seniorrak. Sarrera doakoa izango da.
Saskibaloia: 2022ko LF Endesa Superkopa
Urriaren 8an eta 9an LF Endesa Superkopa izango da Mendizorrotzeko kiroldegian. Zatoz eta emakumezkoen txapelketa honetaz gozatu.
Herritarren Udal Txartela (HUT) mugikorrean
Oraindik ez duzu herritarren udal txartela mugikorrean jaitsi? Horren bidez kirol instalazioetara sartu eta hainbat izapide egin ahal izango dituzu.
©Vitoria-Gasteizko Udala
informacion@vitoria-gasteiz.org