Gustuko kirol jarduerarekin jarraitu edo jarduera berriei ekin nahi badiezu, irailean aukera zabala eskaintzen dizugu. Aurten, gainera, beste urte batzuetan baino euskarazko jarduera gehiago izango dira. Anima zaitez!
Zure balorazioak ezagutu nahi ditugu Mendizorrotza eta Gamarrako udako kanpainari buruz. Zure iritziak hobetzen laguntzen digu. Bete ezazu galdetegi erraz hau eta lagun iezaguzu hobetzen jarraitzen.
Aprobetxa itzazu udako azken egunak kanpoko igerilekuetan bainua hartzeko. Gamarra irailaren 11ra arte eta Mendizorrotza 18ra arte egongo dira zabalik. Adi! Kanpoko igerilekuetako ordutegiak egokitu egiten dira dataren arabera.
Udazken honetan murgil zaitez Arabako paisaiarik ederrenetan, irteera gidatuen bidez eta garraioa barne. Astearte eta ostegunero irailaren 13tik aurrera.
Azken aukera kayakarekin eta Stand Up Paddlearekin disfrutatzeko! 12-17 urte bitarte badituzu, izena eman eta praktikatu kayak zeharkaldia edota bizikleta + SUP/Kayak, besteak beste.