Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Kirol albistegi digitala - Boletín digital de deporte
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko uztailaren 28an, osteguna

Kirol albistegi digitala - 2022ko abuztua

Nabarmentzekoak

Kirol Txartela Mugiment

Mugiment Kirol Txartela

Urteko abonua baduzu, KTM txartela eska dezakezu orain. Beste herrietako kirol instalazioak erabili ahal izango dituzu, herri horiek KTM proiektuan parte hartzen badute. Kontsultatu instalazioak eta betebeharrak hemen.

Luzaketak

Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako jarduera programa - 2021-2022ko denboraldia

Hemen dauzkazu 2022-2023 denboraldirako programatu ditugun jarduerak.

null

2022ko jarduera nautikoak

Uretako kirolak gustukoak badituzu (bela, paddlesurfa, piraguismoa, Windsurfa…) orain da praktikatzeko unea. Kontsultatu itzazu libre dauden plazak eta animatu zaitez parte hartzera!

Tenis

Udako kirol programazioa

Gustuko kirol jarduerarekin jarraitu edo jarduera berriei ekin nahi badiezu, irailean aukera zabala eskaintzen dizugu. Aurten, gainera, beste urte batzuetan baino euskarazko jarduera gehiago izango dira. Anima zaitez!

null

Balora ezazu udako kanpaina!

Zure balorazioak jaso nahi ditugu Mendizorrotza eta Gamarrako udako kanpainari buruz. Zure iritzia oso garrantzitsua da, eskaintzaren kalitatea hobetzen jarraitu ahal izateko. Bete ezazu galdetegi erraz hau eta partekatu zure iritziak eta proposamenak.

null

Mendizorrotza eta Gamarrako kanpoko igerilekuen ordutegiak.

Kontsulta itzazu Mendizorrotza eta Gamarrako kanpoko igerilekuetako ordutegiak, sarrera-prezioak eta jende kopurua denbora errealean. Baita espazio, zerbitzu edota jarduerei buruzko informazioa ere. Dena klik batean! Adi! Kanpoko igerilekuetako ordutegiak egokitu egiten dira, dataren arabera.

Herri kirolak

Kirol autoktonoak abuztuan zehar

Andre Mari Zuriaren jaietan eta aurreko egunetan aukera paregabea duzu gure kirol autoktonoekin disfrutatzeko. Hurbil zaitez Foru plazara horiek ikustera: herri kiroletako modalitate ezberdinak, emakumezkoen pilota eta pala profesionala edota afizionatuen pilota txapelketa, alegia.

Agenda

Informazio gehiago

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org