Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Boletín de Instalaciones Municipales
Gaztelanieraz sarbidea

2014ko azaroaren 10ean, astelehena

Udal Instalazioen Aldizkari Digitala - 2014ko Negua

Albisteak

Inoizkako ekitzak

Asteburuetan batez ere, denboraldiko ikastaroak ez diren kirol ekintzetan parte hartu nahi baduzu, horretarako izena eman dezakezu gizarte etxe eta kirol instalazioetan antolatzen diren inoizkako ekintzetan: aerobica, aquigima, ziklo indoorra, zirkuituak, baloi erraldoiak, bizkar osasuntzua, luzaketak, g-combata, g-pumpa, pilatesa... Ordu beteko saioen prezioa: bazkideek 1€; bazkideek ez direnek 1,70€.

Piscina de Abetxuko

Igeria egitea gustatzen bazaizu...

... udal igerilekuetara joan zaitezke astelehenetik igandera, 08:00etatik 21:30era bitartean. Igeri-teknika hobetu ahal izango duzu doan, Hegoalde, Lakua gizarte etxeetan eta Abetxuko kiroldegian eskaintzen diren igeriketa ikastaro pertsonalizatuen bitartez.

Ba al zenekien?

Dagoeneko 8 ariketa gela dauzkagu gure instalazioetan

Abetxuku, Aranalde, Ariznabarra, Arriaga, Hegoalde, Iparralde eta Landazuriko gelei pasa den abuztuan Ibaiondon GEkoa gehitu zaie. Aretoetan ordubetez aritzeko prezioa: bazkideek, 040€. Bazkideak ez direnek instalazioak erabiltzeko prezio osagarria (1,90€) ordaindu beharko dute.

Judizmendiko umeentzako liburutegia

Prezio murriztua Udalaren Liburutegi Sareak antolatzen dituen ekintzetan

Udalaren Liburutegi Sareak antolatzen duen programan ere, aurretik izena eman eta matrikula ordaindu behar den jardueretan, prezio murriztua izango duzula udal instalazioetako bazkidea bazara. Baldintza horiek betetzen dituzten lantegiei eta irakurketa taldeei buruzko argibideak: www.vitoria-gasteiz.org/liburutegiak.

Oraindik hasi ez diren kultur ikastaroetan izena emateko epea zabalik duzu, eta horietan ere matrikula murriztua duzu abonatua bazara. Artearen, zinemaren, musikaren, historiaren eta ardo-dastaketaren inguruko gaiak, besteak beste

12 eta 30 urte bitartekoa bazara eta kirol berriak ezagutzea gustuko baduzu, Kirol Bidean programa duzu aproposena. Proba ezazu snowboarda, kayak polo-a, eski nordikoa, mendiko teknikak edo izotz gaineko kirolak. Guztira 9 jarduera dira. Eman izena (leku mugatuak)

Nabarmenduak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org