Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
CEA - Vitoria-Gasteiz! - European Green Capital 2012
Gaztelerazko buletinara sarbidea

2012ko ekainaren 5ean, asteartea

CEAren aldizkari digitala, 53. zenbakia

Albiste gailenak

Green Week

Vitoria-Gasteizek 'Green Week' izeneko astea ospatuko du maiatzaren 28tik ekainaren 10era bitartean

Jarduerez beteriko astebetea ospatuko da, herritar guztiek jakin dezaten Green Capital izatea zer den, iraunkortasunarekin loturiko hainbat alderdi aintzat hartuta.

"Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012" erakusketa

Ekainaren 5ean irekiko ditu ateak "Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012" erakusketak Europa jauregian. Erakusketa honi esker, Vitoria-Gasteiz European Green Capital nola bihurtu den jakin ahal izango dugu, eta bisitariak eragile aktibo bihurtuko dira ikasle modura eta erakusketaz gozatuz. Hainbat jarduerak osatuko dute erakusketa: bisita gidatuak, lantegiak, lehiaketak zein hitzaldiak egingo dira.Erakusketa asteartetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Aurretiaz hitzordua eginez gero, taldeentzako ordutegi bereziak ere egongo dira.

Energia Iraunkorraren Europar Astea 2012

Vitoria-Gasteizko Udalak eta EEEk antolaturik, Energiaren Astea ekainaren 18a eta 22a artean egingo da, eta sektoreko profesionalentzako jardunaldi teknikoak, hitzaldiak, erakusketak eta hiri osoan barrena barreiatutako beste zenbait jarduera barne hartuko ditu. Astearen helburua eraginkortasun energetikoarekin eta energia berriztagarriekin lotutako proiektuak eta ekimenak ezagutaraztea da.

Agendaren azala

CEAren udako jardueretan izena ematea

Berritasun modura, eta aurten Green Capital saria ospatzen ari dela baliatuta, CEAk ingurumeneko udalekuak, "Green udalekuak" deitu direnak, eskainiko ditu.

Irudia

Elikaduraren VI. Gizarte Topaketa

Aurreko urteetan bezala, CEAk Vitoria-Gasteizko Elikaduraren VI. Gizarte Topaketa antolatzen lagundu du. Topaketa hau Zadorra Fundazioak, Slow Food Araba elkarteak eta UAGAk antolatu dute, hainbat jardueraren bidez gure hirian elikadura iraunkorragoa sustatzeko asmoz.

Albiste gehiago

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org