Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
CEA aldizkari digitala 2015
Gaztelanieraz sarbidea

2016ko irailaren 15ean, osteguna

CEAren aldizkari digitala, 74. zenbakia

Albiste gailenak

CEAren jarduerak 2016ko udazkena

CEAren udazkeneko jardueren agenda

53 jarduera antolatuko dira, jende ororentzat eta askotariko gaiak jorratuz.

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea 2016

Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen ekitaldi nagusiak Aldabe kalearen itxiera eta gauez egingo den bizikleta martxa bat izango dira

Koroatze auzoa izango da protagonista nagusia aurten.

PhytoSUDOE proiektua CEA

CEAk eta Europako beste 9 bazkidek Interreg Sudoe proiektu bat abiarazi dute Vitoria-Gasteizko lurzoru kutsatu eta narriatuak leheneratzeko

Partzuergoan Portugal, Espainia eta Frantziako ikerketa zentroek hartuko dute parte, eta Europar Batasunak 947.910,39 euro emango ditu proiektuak irauten dituen 28 hilabeteetan.

Azpiegitura Berdea Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdearen webgunea eguneratu dugu

Vitoria-Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdeak CEAren webgunean duen atala eguneratu dugu, euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz.

Aldabe kalea, Koroatzea

SmartEnCity egitasmoaren bitartez Koroatze auzoa birgaitzeko Udalak proposatu dituen egitasmoen erakusketa

Erakusketa irailaren 24ra arte luzatuko da eta bertan izango dira panelak eta bideratzaile bat herritarrei halako ekimenak interpretatzen eta balioesten laguntzeko eta ekarpenak jasotzeko.

Albiste gehiago

Agenda

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org