Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
CEA - Vitoria-Gasteiz! - European Green Capital 2012
Gaztelerazko buletinara sarbidea

2013ko urtarrilaren 25ean, ostirala

CEAren aldizkari digitala, 56. zenbakia

Albiste gailenak

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroa. Bigarren saioaren ondorioak eta hurrengo deialdia

Jadanik eskuragarri daude abenduaren 3an egin zen Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroaren bigarren saioaren ondorioak. Hurrengo bilera urtarrilaren 28an egingo da Europa jauregian, eta bertan Zirkulazio Ordenantzaren erreforma aztertuko da, batez ere bizikletaren eta goraka doazen beste garraio modu batzuen (bizikleta elektrikoak, segway-ak, etab.) bidezko mugikortasunari dagozkien ataletan.

DMH2013

Hezeguneen Mundu Eguna 2013

Otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna izango da. CEAk hainbat ekitaldi antolatu ditu egun hori ospatzeko: hitzaldiak, baso-igel jauzkaria ikusteko gaueko bisita bat, haurrentzako eta familientzako jarduerak... Ekintza horiek guztiak Salburuko hezeguneetan eta Atarian egingo dira. Bestalde, Urdaibaiko padurak eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroa ikusteko bisita gidatua antolatu da.

CEAren udaberriko jarduerak. Zozketan izena ematea

Tokiak zozketa bidez esleituko dira. Zozketan izena emateko epea martxoaren 1etik 20ra izango da, eta Olarizuko etxaldean, Atarian, udal webgunean, gizarte etxeetan eta 010 telefono zenbakian egin ahal izango da.

Aisialdiko baratzezaintza ekologikoaren egitasmoa 2013. urterako

CEAk helduentzako aisialdiko baratzezaintza egitasmo berria jarriko du abian 2013an. Beti bezala, maiatza eta uztaila bitartean egingo da Olarizuko baratzeetan. 55 urtetik gorakoentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoko ikastaroa egingo da, bai eta “Baratze ekologikoak: zure topagunea” izenekoa ere, 18 eta 55 urte arteko jendearentzat zuzenduta dagoena. Ikastaroa bukatu ondoren, lursail bat utziko zaio Olarizuko edo Abetxukuko baratzean parte-hartzaileetako bakoitzari.Tokiak esleitzeko prozedura CEAren udaberriko jardueretarako jarraitzen den bera izango da.

Albiste gehiago

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org