Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
CEA - Vitoria-Gasteiz! - European Green Capital 2012
Gaztelerazko buletinara sarbidea

2012ko azaroaren 26an, astelehena

CEAren aldizkari digitala, 55. zenbakia

Albiste gailenak

null

250.000 zuhaitz eta zuhaixka Eraztun Berderako. Vitoria-Gasteizko azpiegitura berdea ehuntzen

Azaroaren 6an ekin zitzaion Eraztun Berdea ixteko proiektuari. Guztira 250.000 zuhaitz eta zuhaixka landatzea aurreikusi da Eraztun Berde osan barrena kokaturik dauden 49 lursailetan. Proiektuak mota askotako ekintzak bildu ditu, esaterako basoberritzeak, huts egin duten zuhaitzak ordezkatzea, paisaiaren leheneratzeak edo birlandatzeak.

Bileraren irudia

Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritar Foroaren deialdi berria

Foroaren bigarren saioa abenduaren 3an izango da, 18:00etan, Europa jauregian.

Vitoria-Gasteiz Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA)

Vitoria-Gasteizek XI. Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA) hartuko du parte. "Reinventémonos" ("Berrasma dezagun geure burua") lelopean, Madrilen egingo da azaroaren 26tik 30era. Gure hiriak "Vitoria-Gasteizko azpiegitura berdea" gaitzat izango duen erakustoki bat paratuko du, eta erakunde modura hainbat eztabaida, mahai inguru eta lan taldetan parte hartuko du.

null

CEAk antolatutako jardueretan parte hartzen duten ikasleen garraioa diruz laguntzeko deialdia

Gasteizko ikastetxeei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea, haien ikasleak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2012. urtean antolatutako jardueretaraeramateko. Eskariak 2012ko abendua baino lehen aurkeztu beharko dira.

Ingurumeneko Zinemaren Erakustaldiaren 10. edizioa

Erakustaldian Festival Internacional de Cinema del Medi Ambient (FICMA) jaialdian aurkeztutako filmen sorta bat ikusiko da. Hamargarren edizio honetan 11 film proiektatuko dira azaroaren 14, 19, 21, 26 eta 28an eta abenduaren 3an, 19:30ean, Luis de Ajuria aretoan.

Agendaren azala

CEAren neguko jarduerak. Izena ematea

Ikastaroetarako plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketarako izena emateko epea abenduaren 1etik 18ra izango da, eta Olarizuko etxaldean, Atarian, udal webgunean, gizarte etxeetan eta 010 telefono zenbakian egin ahal izango dira.

Albiste gehiago

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org