Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
CEA - Vitoria-Gasteiz! - European Green Capital 2012
Gaztelerazko buletinara sarbidea

2012ko irailaren 19an, asteazkena

CEAren aldizkari digitala, 54. zenbakia

Albiste gailenak

Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea eta "Hiria nire autoa gabe" jardunaldia 2012

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea egingo da Vitoria-Gasteizen, aurten "Norabide egokian goaz" lelopean. Hamaikagarren edizio honetan txirrindularien, ibilgailu motordunen eta oinezkoen arteko bizikidetzan zentratuko da.

CIVITAS

Vitoria-Gasteiz mugikortasun iraunkorraren CIVITAS Foroaren egoitza izango da

Gasteiz Green Capital den urtean, hiriak 350 inguru lagunen bisita jasoko du, irailaren 24tik 26ra, CIVITAS Foroan mugikortasun iraunkorraren inguruan hitz egiteko.

Aurrera darrai Vitoria-Gasteizko "Faktoria Berdeak" egitasmoko bisita programak

Faktoria Berdeen egitasmoak Vitoria-Gasteizko hainbat instalazio eta gune hartu ditu oinarritzat gure hirian iraunkortasunaren alde nola lan egiten den azaltzeko.

Green Capital dirulaguntzen deialdian lagundutako proiektuen garapena

Green dirulaguntzen deialdia Green Capital sariaren ondorioz Vitoria-Gasteizeko Udalak CEAren bitartez garatu duen ekintzetako bat da. Egitasmo honen xedea hiriburutza berdearen urtean herritarren partehartzea sustatzea izan da. Gasteiztarrek ingurumen dibulgazio, kontzientziazio eta hezkuntzaren alorrean dituzten ekimenak laguntzeko egin izan da deialdia. Aurkeztutako 104 ekimenetatik 8 hautatu ziren, eta guztira 100.000 euro eman zitzaizkien.

Albiste gehiago

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org