Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
CEA - Vitoria-Gasteiz! - European Green Capital 2012
Gaztelerazko buletinara sarbidea

2012ko urtarrilaren 30ean, astelehena

CEAren aldizkari digitala, 51. zenbakia

Albiste gailenak

Pechiazul

Hezeguneen 2012ko Nazioarteko Eguna

Otsailaren 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna izango da. CEAk egitarau zabala prestatu du: hitzaldiak, baso-igel jauzkaria ikusteko bisitak eta Salburuko hezeguneak familien artean ezagutzera emateko jarduerak. Horrez gain, SEOk, CEArekin lankidetzan, jardunaldi teknikoa antolatu du otsailaren 3an naturako turismoaren eta hezeguneen inguruan.

Udaberriko jardueretan izena ematea: Eraztun Berdeko baratzeetako lantegiak, loreontzietako lorezaintza lantegiak, Atariko jarduerak

Jarduera hauetako tokiak zozketa bidez esleituko dira. Zozketan izena emateko epea martxoaren 1etik 20ra da. Olarizuko etxaldean, Atarian webgunean, gizarte etxeetan eta 010 telefono zenbakian eman daiteke izena.

Aisialdiko baratzezaintza ekologikoko programa 2012rako

CEAk abian jarriko du berriro ere helduen aisialdirako baratzezaintza ekologikoko programa, maiatza eta uztaila bitartean gauzatuko dena Eraztun Berdeko baratzeetan. Alde batetik, 55 urtetik gorako pertsonentzako aisialdiko baratzezaintza ekologikoarekin jarraituko da, eta bestetik, "Baratze ekologikoak: zure topagunea" ikastaroa egingo da 18 eta 55 urte arteko pertsonentzat. Ikastaroa bukatuta, denei eskainiko zaie lursailtxo bat Olarizu edo Abetxukuko baratzeetan. Tokiak esleitzeko modua CEAren udaberriko jarduerekin erabiliko den bera izango da.

Tokiko V. CONAMA topaketaren ondorioak: Vitoria-Gasteizko Adierazpena

Tokiko V. CONAMA topaketa Gasteizen izan zen 2011ko azaroaren 29tik abenduaren 1era. Hirien eta udalerrien iraunkortasunaren inguruko topaketa hori Vitoria-Gasteizek Europako 2012ko Hiriburu Berde gisa egin zuen lehen ekintza izan zen. Topaketaren ondorioak itxiera ekitaldian irakurri zen "Vitoria-Gasteizko Adierazpena" izeneko agirian bildu ziren.

Albiste gehiago

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org