Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
8 de marzo
Gaztelanieraz sarbidea

2021eko martxoaren 2an, asteartea

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Jabetze Feministarako eskolan

Oraindik ere lekua dago lantegian "Del capitalismo racista a las migraciones y exilios"

Lantegi honetan kapitalismoaren jatorriaz eta gaur egungo beste fenomeno batzuez hitz egingo dugu, hala nola munduko hegoaldeko herrien emigrazioaz eta erbestealdiaz.

Jakin nahi duzu zergatik sentitzen garen lodi eta zer ondorio dituen gure bizitzan?

Lantegi honetan gure gorputz-esperientzian sakonduko dugu.

Hitzaldia HERRI HANDI: "¿Ahora que sí nos ven?"

Emakume afrikar ondorengoek Argentinako mugimendu feministan duten lekuaz arituko gara. Hizlaria: Bruna Stamato, historialaria, komunikatzaile soziala eta argazkilaria. TeMA - Emakume Afrolatinoamerikarren tertuliako kidea da Buenos Airesen.

Zinemara zatoz? Zineforuma 3ren Artean

"Queen Lear" dokumentalak urrutieneko herrietan nekazari turkiarrez osatutako antzerki talde baten road tripa kontatzen du. Florida zinemetan.

#FeminismoanItzel: gurekin dantzatzera etorri nahi duzu?

Aurten ere dantza afro-brasildar hau dantzatzen ikasi ahal izango duzu, edozein diskriminazio motaren aurkako borrokak adierazteko balio duena.

Ezagutzen dituzu zure eskubide guztiak?

Eva Lucena Soldado abokatu eta Emakume Juristen Elkarteko Indarkeriaren eta Berdintasunaren Batzordeko koordinatzaileak lagunduko digu gai horri buruz planteatzen zaizkigun gai guztiak konpontzen. Doan baina izena ematea beharrezkoa da.

Martxoaren 22an Lucía Mbomíorekin Afrikako emakumeei eta afrikar ondorengoei buruz hitz egitea proposatzen dizuegu.

Lucia TVEko kazetari eta erreportariak hedabideek bidaltzen dizkiguten mezuak aztertzen lagunduko digu, baita haien ni-a definitzen ere. Doan baina izena ematea beharrezkoa da.

"Irse o morir" komikiaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu

Susanna Martín egileak El Salvador eta Hondurasetik ihes egitera behartutako hainbat pertsonaren istorioa kontatzen digu, indarkeria matxista eta LGTBIFobikotik ihes egiteko. Doan baina izena ematea beharrezkoa da.

Anima zaitez "Feminismos y mujeres en la India" lantegia parte hartzera

Isabel Allende Robredo, Global Equitasen sortzaile eta zuzendariak, Indiako mugimendu feministaz eta emakume indiarrek gaur egun dituzten arazoez hitz egingo digu. Doan baina izena ematea beharrezkoa da.

Gainera...

Hitzaldia: 'Mujeres de cine. El relato audiovisual desde una perspectiva feminista'

Pilar Aguilar, zinema kritikari eta feministaren eskutik. Forum Feminista Maria de Maeztuk antolatzen du.

Ta y Tantxs: prisma hetero patriarkal kapitalista desmuntatzen

Jardunaldia.teoriko-praktikoa, hogeita hamar minutuko zazpi hitzaldiz osatua eta bi lantegi arratsaldez.

Gasteizko Guraso Eskolen 25. topaketa

Hazkuntzari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat

Martxoaren 13an Gasteizko gurasoen eskolen 25. topaketa egingo da. Hizlaria: Carolina del Olmo. Europa Jauregian. Sarrera doan, lekua bete arte.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org