Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
Siluetas
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko azaroaren 2an, astelehena

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 90.zb

Ezagutu Eskolak hilabete honetarako antolatutako jarduerak

Euskal dantzak feministak dira?

"Euskal dantzatik feminismora "tailerra. Azaroko larunbatero Etxanobe Jauregian. Hezitzaileak: Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala.

Azaroaren 12an sexualitatearen eta indarkeriaren inguruan hitz egingo dugu.

Hitzaldia "Libertad, deseo y consentimiento". Hizlariak: Clara Serra eta Cristina Garaizabal. Online.

Zabalik dago oraindik "Drogas, sexo, género" tailerrean izena emateko epea

Drogen kontsumoaz hitz egingo dugu, sexuaren arabera, eta benzodiazepinen erabileran sakonduko dugu, horiek baitira nagusiki emakumeek kontsumitzen dituzten substantzia psikoaktibo bakarrak. Trebatzaileak: Leire Izquierdo eta Ainhoa Maillo.

Hitzaldia HERRI HANDI: Resistencia ancestral: cuerpos, afectos y rebeldía

Hizlaria: Ochy Curiel, Feminismo antiarrazista, dekoloniala, lesbofeminista eta autonomoko aktibista. Ikasketa, Prestakuntza eta Ekintza Feministaren Talde Latinoamerikarraren kide da (GLEFAS, Grupo Latinoamericano de Estudios, Formación y Acción Feminista) baita Tremenda Revoltosa batukada feministarena ere.

3ren Artean Zineforuma: 'Delphine et Carole, insoumuses'

Zinemara zatoz? ZINEFORUMA 3ren Artean

'Delphine et Carole, insoumuses' filmak feminismoaren historiaren kapitulu bat idatzi du, eta sormenez beteriko praktika politiko baten hastapenak arakatu ditu. Florida zineman.

#FeminismoanItzel. Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak

Neskentzako Autodefensa feminista tailerra itzuli da beste urtebetez

14 eta 18 urte bitartean dituzu? Txikia sentitu zara inoiz emakume izateagatik? Tailer honetan egoera honi aurre egiteko teknikak landuko ditugu.

Berdintasunerako Elkargunea

Elkargune

Azaroaren 19an egingo den berdintasunerako elkargunean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu

Sartu eta ezagutu deialdia eta gai-zerrenda.

Gainera...

Badugu irabazlerik!

Andrea Perales Fernández de Gamboak, María Gema Lasarte Leonetek eta Irati García López de Aguiletak irabazi dute ikerlan feministen lehiaketaren lehen edizioa.Proposamen bat irakurketa feministako kluben hedapen zientifiko eta dibulgatiboari buruzkoa da, eta bestea, feminismoak gordofobiaren aurkako borrokan duen eginkizunari buruzkoa.

Emakumeak hezkuntzan eta historian ikusgai jartzeko I. jardunaldiak, EHUk antolatuak

EHUk, azarorako, lau saio antolatu ditu emakumeak kontakizun historikoan eta kulturalean ikusezin bihurtzeari buruzkoak; bertan, historiaren, artearen eta ondare-azterlanen esparruan genero-ikuspegidun ikerketa zientifikoan izandako azken aurrerapenetako batzuk azalduko dira, bai eta hezkuntzaren eta dibulgazioaren eremura egindako transposizioa ere.

"Genero indarkeria eta Covid-19" online Konbertsatorioan parte hartzerik izan ez bazenuen esteka partekatzen dugu

Joan den urriaren 15ean "pandemian zehar genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei laguntza esperientziak" gaiari buruz egindako topaketa da.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org